Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/22 16:11:18.259 GMT+1

Azterketa garaia

Azterketa garaian gaude unibertsitateko ikasleok. Hori oso nabaria Arabako kanpusera hurbiltzen bazara, fakultateetatik paseatzen baduzu eta Koldo Mitxelena liburutegian eserlekuren baten bila joaten bazara. Bertok esango zukeen bezala, Buenafuenteren telebistako iloba: “Esta petau!”

Ba bai, liburutegiak garai honetan asko betetzen dira baina badirudi aurten jende gutxiago hurbiltzen dela eraikin hauetara. Orain dela hiru urte goizeko hamarretan ez zegoen lekurik, ezta arratsaldeko lauretan ere. Jendeak ohiturak aldatu ahal ditu? Aurreztu egiten dute denboran? (Etxerako joan etorrietan nahi edo ez, denbora asko galtzen da bidean).

Hori da aipagarriena unibertsitate munduari dagokionean. Zorte on guztioi, asko ikasi eta ekin gogor azterketei. Gutxi falta da amaitzeko eta!!!

Nork: piban.2009/01/22 16:11:18.259 GMT+1
Etiketak: ehu ikasleak gasteiz araba azterketak euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak