Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/14 15:19:03.128 GMT+1

Atzeratuak

Egun hauetan hotzaldi bat igarotzen ari da gure lurraldea. Elurra, izotza, tenperatura hotzak... ohikoak izaten dira gure geografian garai honetan. Horregatik Oñatiko Beteranoen Herriko Futbol Txapelketako partiduak bertan behera gelditu dira.

Harrituta hartu nuen atzo berria ez nuelako espero. Nork erabaki du? Zergatik erabaki du? Arrazoia pairatzen dugun eguraldia baldin bada, erabakia ezin dut zuzentzat hartu. Badirudi erakundeen artean psikosi moduko bat zabaldu dela iazko urtarrilean haur batzuk zendu zirenetik Sant Boi herriko kiroldegi batean. Eguraldi txarraren ondorioz aterpera joan ziren haurrak eta honek ezin izan zituen haizete indartsuak jasan. Eraikina behera etorri zen eta guztiok dakigu zeintzuk izan ziren ondorioak. Hori kontuan izanda gero eta maizago gelditzen dira asteburutako kirol programak bertan behera.

Ez zait gaizki iruditzen asteburutako eskola kirolen eta kirol jarduerak bertan behera gelditzea arriskua baldin badago pertsonen osasunean (adibidez kirol jarduerek desplazamendu bat derrigortzen baldin badute). Esperientziak argi uzten dit lehenengo bizitza dela eta bigarren maila batean kirola dagoela. Baina kontutan izanda Herriko futbol txapelketari buruz ari garela hitz egiten eta parte hartzaileak gehienak herritarrak direla eta Azkoaingo zelaira oinez hurbildu daitekeela edonor erabakia gehiegitzat dela iruditzen zait.

Honekin esan nahi dudana da lehen Ibarran jokatzen zenean, ziur egoera okerragoetan bizi izan ditugula beteranoen partiduak. Gogoratzen naiz behin zelaiko gune bat izotz plakak zituela baina horregatik ez zen atzeratu partida bat bera ere ez. Beraz gogoeta hauek egin ostean iruditzen zait faktore asko kontutan izanda azken urteetan akomodatu egin garela eta eguraldi txarrarekin (edo egoera klimatikoak ez dutenean laguntzen kirol jarduerak ospatzera) birritan pentsatzen ditugula gauzak orokorrean kalera irten baino lehenago.

Nork: piban.2010/02/14 15:19:03.128 GMT+1
Etiketak: santboi azkoagain katalunia herrikofutboltxapelketa oñati | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak