Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/17 21:31:38.313 GMT+1

Arrikrutzeko kobetan

Gaur goizean Arrikrutzeko koba egon naiz bisitatzen Nafarroako lagun batzuekin. Orain dela hilabete batzuk, ireki zen garaian, Mikel Irizarrek aipatzen zuen bere blogean turismoa egiterakoan inguruan ez dugula apenas egiten eta kanpokoek berriz gure baino hobeto ezagutzera iristen direla gure bailara. Orduan arrazoia bazuela konturatu nintzen eta nire buruari esan nion haitzuloa bisitatuko nuela. Gaur izan da D eguna.

Historialariontzat eta batez ere aurrehistoria ikasten dutenentzat ez du aparteko garrantzirik Arrikrutzek. Ikusteko ederra da eta bisita gidatua oso ondo dago. Kobako historia jakitea oñatiar batentzat oso ongi datorkio horrela Oñatiko zati garrantzitsu baten historiaren jabe egiten garelako.

Agian faltan bota dut lokatzara apur bat eta kaskoak, baina tokia oso ondo egokitu dute adin guztietako pertsonentzat. Eta nahi baldin badut leku basatiago bat, espeologiara hurbiltzen den ekintzaren bat, Oñati aberatsa denez kobazuloetan hamaika aukera daukat mundu horretan barneratzeko eta lokatzez eta urez estaltzeko.

Ondorioztatu dut bisita merezi duela eta oso gomendagarria da pertsona ororentzat. Beraz aukera baduzue egun hauetako batean joateko, ez ezazue galdu aukera eta hurbildu Araotzeko auzora kobazulo paregabe hau ikustera.

Nork: piban.2007/11/17 21:31:38.313 GMT+1
Etiketak: araotz oñati historia turismoa arrikrutz gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik asko gomendioagatik. Zurea irakurrita gaur animatu gara eta oso ondo pasatu dugu:  Arrikrutz: Oñatiko kobazuloak

Nork: Gari.2007/11/18 19:39:50.775 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Badirudi eragina badudala... :) Horrelako erantzunak irakurtzea asko laguntzen du jarraitzeko blogeatzen. Eskerrik asko Gari ta asko poztu nau nire atzoko artikuluak igandea pasatzeko lagundu izanak.

Nork: piban.2007/11/18 23:36:39.122 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak