Atzo Arrigoriagako herrian Euskadiko txapelketako distantzia luzeko duatloia jokatu zen. Bertan parte hartzeko aukera izan nuen eta zin degizuet oso egun gogorra izan zela. Euria, haizea, hotza... denetariko eguraldia izan genuen. 14 km. korrika, 58 km. bizikletan eta amaitzeko 7 km. korrika.
Lehen duatloia izan da ikusi nuela nire burua erretiratzen. Zorionez ez zen horrela izan.
Duatloi hau urtean egiten den berezienetarikoa da, Euskadiko triatloi federazioko zirkuitu barruan dagoen desberdinena eta hantz gutxien daukana beste lasterketekin. Batez ere bere gogortasuna azpimarratu behar da. Lehenengo 14 kilometroetan hankak asko berotzen dira eta horrek faktura pasatzen du azkenengo 7 kilometroetan, baina bizikletako ibilbideak gogortasun gehiago laguntzen dio gehitzen probari. Bi portu igotzen dira, baita oso gogorra (kontutan hartuz lehenago ia ordubete korrika egin dugula) eta bigarrena ez hain gogorra baina maila altukoa. Ibilbidea ez da batere erosoa hankentzako, rompepiernas bezala kalifikatuko genukeen ibilbide bat da.
Atzo gainera euria izan genuen lagun eta duatloi batean eguraldi txarrena hori izan daiteke. Araudiaren arabera ezin dugu kanpoko laguntzarik jaso eta horrek esan nahi du proba hasten dugun arroparekin amaitu behar dugula. Eguraldi txarra egiten badigu bizikletan ez dugu beste irtenbiderik aurrera jarraitzea baino. Noski eta euriarekin lurra busti egiten da eta errepidea bustitzen bada erortzeko arriskua handitu egiten da. Atzo lehenengo aldiz hiru urtetan bizikletan erorikoa izan nuen. Bigarren portuko jaitsieran izan zen. Ezkerretara zioan kurba batean kanpoaldetik ari nintzaion bati pasatzen eta aurreko gurpila joan zitzaidan lurrera joanez. Zoria izan nuen eta jarraitzeko aukera baina hortik aurrera ez dakit zer arrazoiengatik aurreko gurpila ez zioan oso ondo. Ez zitzaion errepideari eusten eta kurba bakoitzean izugarriak pasatzen nituen.
Probaren gogortasunari hotza gehitu behar zaio. Atzo lehen aldiz sentitu nuen, boxesetara iritsi nintzenean bizikletatik, amaitu ezinaren beldurra. Ezkerreko abduktorea gogortu zitzaidan eta hasieran hankak ez nituen nabari, baina zorionez hasierako uneak izan ziren horiek. Zazpi kilometro falta zitzaizkidan helburua betetzeko eta ez zen unea atzera egiteko. Proba amaitu ahal izan nuen eta iazko marka hamar minututan hobetu.
Idatzi artikulu bat