Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/06 16:23:03.264 GMT+2

Arretxeren munduan barneratzen

Hilabete polita daukat aurretik. Zorionez edo zoritxarrez denbora libre asko daukat. Horrek esan nahi du lehen ezin nituen gauzak egin orain aprobetxatu beharko dudala horiek gauzatzeko.

Gauza horietako bat irakurtzea izango da. Asko irakurtzeko aprobetxatuko dut Urriko hilabetea. Esku artean adibidez Haruki Murakamiren De qué hablo cuando hablo de correr daukat. Idazle baten memoria liburu bat kontatzen diguna nola lagundu dion korrika egiteak bere eguneroko jardunean.

Baina pertsonalki zitarik garrantzitsuena hilabete bukaeran izango dut Iruñean. Elkar Megadendan 27an arratsaldeko seiak inguruan Jon Arretxeren Sustrai Beltzak liburuaren berrargitalpena aurkeztuko dut, autorea alboan izango dudalarik. Horregatik hilabete honetan Arretxeren obra batzuk irakurriko ditut. Bere bidai munduan barneratuko naiz eta entretenigarriak egingo zaizkit kontatzen dituen istorioak. Hori badakit aurretik autore hau irakurrita dudalako. Bere hasierako lanak, humorezko nobelak (ostegunak, ostiralak eta larunbatak) eta nobela beltzak (Manila Konexioa eta Kleopatra) hartuko ditut aurkezpenaren ardatz bezala. Gauzak ondo egin nahi ditut. Uste dut esperientzia polita izango dela eta oso aberasgarria. Lehen aldia da horrelako erronka baten aurrean nagoela.

Aurrerago idatziko dut ea zer moduzkoa iruditu zaidan liburu aurkezle paperean aritzea. Noski nahi baldin baduzue Iruñera hurbildu, gonbidapena mahaigainean eta luzatuta dago (ez dakit pintxoak eta ardoak egongo diren -horrek jendea erakarri egiten du-, baina liburu baten aurkezpena bizi dugun krisi egoeran kulturarentzat notizia on bat dela uste dut, batez ere euskal kulturarentzat). Beno askoz gehiago luzatu gabe, esandakoa, Arretxeren mundura murgiltzera noa.

Nork: piban.2010/10/06 16:23:03.264 GMT+2
Etiketak: jonarretxe liburuak literatura elkar euskalliteratura liburuaurkezpena iruñea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak