Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/02 12:13:17.635 GMT+2

Aritzaleku, beste behin ikusgarri

Abuztua amaitu da eta horrekin batera milaka biztanleen oporrak. Pasa den azken aste bukaera honetan triatloia jarraitu eta maite dugunok aukera polita izan dugu kirol honeta gozatzeko Leraten, Nafarroa erdialdean kokatua dagoen herri txiki bat.

Aritzalekuko kanping.ean aurten zazpigarren aldiz triatloia antolatu zuten, baina urteroko ohiturari jarraitu beharrean hainbat berritasunekin igandean Espainiako autonomia arteko txapelketa jokatu behar zelako. Ohikoa izaten zen iazko urteetan abuztuko azken aste bukaerako igande goizean gutxi gora behera olinpiar distantziako lasterketa ospatzea baina aurtengo Espainiako txapelketak baldintzatuta antolatzaileek berritasun batzuk sartu behar izan dituzte. Berritasun nagusia larunbat goizean sprint distantziako lasterketa ospatzea izan zen federatuentzat eta triatloia den festa honetan parte hartu nahi zuenarentzat.

Debagoiendarrak, Euskadi eta antolatzaileak bikain

Aste bukaera horretan hainbat debagoiendar hurbildu ziren Lerate ingurura lasterketan parte hartzera. Nabarmentzeko Mikel Mujikaren papera. Nagusien mailan bostgarren postuan amaitu zuen eta bere kategorian, 23 urtez azpikoetan, garaipena lortu zuen. Taldeka Antxintxikako gizonezkoak bigarren geratu ziren Nafarraoako Lagunak talde indartsuaren atzetik. Zorionik beroenak beraz hemendik Antxintxikako kideei.

Hurrengo egunean Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioak bai mutiletan baita nesketan garaipena lortu zuten. Gainera emakumezkoen lasterketan Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez lehenak heldu ziren helmugara eskutik helduta eta gizonezkoetan Mikel Elgezabal bigarren amaitu zuen.

Garrantzitsuena hori guztiaren gainetik eta sakon azpimarratu behar dena antolatzaileen lana lasterketa hau prestatzeko izan da. Hirugarren urtea da jada inguru hauetara hurbiltzen naizela eta esan beharra daukat egiten den lana eta sortzen den giroa lasterketa egunetan izugarri ederra izaten dela. Nire partetik zorionik beroenak Lerateko triatloian antolatzaile lanetan aritzen direnentzako.

Nork: piban.2009/09/02 12:13:17.635 GMT+2
Etiketak: lagunak abuztua triatloia oporrak leratu antxintxika kirolak uda aritzaleku debagoiena nafarroa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak