Apirilean sartu gara. Niretzat 2008 honetan oso garrantzitsua izango da datozen 30 egunetan luzean itxarondako gauzak gertatuko direlako.
Hasteko igandean Azkoitiko duatloian parte hartuko dut. Hilabete honetako duatloi motz bakarra, hurrengoak maiatzean egingo ditut (Sopelana, Eibar eta Bilbo). Gero Arrigoarriagako duatloia iritsik da, hurrengo igandean, 13an. Distantzia luzeko duatloia, 14 km korrika, 57 bizikletan eta bukatzeko 7 korrika. Azkeneko proba Lisboara joan baino lehenago, garrantzitsuena nola nagoen esango didalako. Gainera motibazio berezi batekin, urteak egingo ditut egun horretan Ez dakit familia fisikoki hurbilduko den ikustera proba, baina badakit beti hor egongo direla.
Eta bukatzeko, hilaren 26an, Lisboako iron man erdia! Dena lotuta dago jada. 23an abiatuko gara Gasteizetik lagun bat eta biok. Ostegun eta ostiralean Lisboako Nazioen parkean igaroko ditugu orduak, txapelketa egingo den tokian. Larunbatean lasterketan parte hartuko dugu, goiz jaiki beharko da, irteera goizeko 8retan delako, eta igandean turismo egingo dugu Lisboako hirian zehar. Astelehenean itzuliko gara.
Esan dudan bezala dena lotuta dago. Lo Nazioen parkeko aterpetxean egingo dugu. Nire automobila erabiliko dugu bidaia egiteko. Inskripzioak bete genituen abenduan eta ordaindu ere. Orain bakarrik itxarotea tokatzen da. Irrikan gaude eguna iristeko.
Nire bizitzako hirugarren triatloia izango da, eta distantzia ez da txantxetakoa izango. 1900 metro igerian, 90 km bizikletan eta maratoi erdi bat (21.097 metro). Sentsazioak onak dira eta motibazioa topera dago. Hilabeteak aurrera egiten duen heinean kontatuko dizuet nola igarotzen ditudan azkeneko 30 egun hauek.
Idatzi artikulu bat