Chambao taldeko La Marik esaten duen bezala nire sentsazioengatik utziko naiz joaten gaur pixka bat. Jarraian kontatuko dizuet orain dela urte batzuk piztu zitzaidan amets bat.
Orain dela urte batzuk nire aitak edo nire koinatuak garai hauek hurbil zeudelarik familia Andaluziara joateko proposamena egin zuen, edo gutxienez ideia hori begi onez ikusi zen. Han etxe bat alokatu eta guztion artean autogestioa gauzatuz opor on batzuk pasa. Orduan hasi zen nire burua gauzak imajinatzen.
Kostan etxe bat imajinatu nuen. Hirigintza gehiegi ez dagoen lekuren bat (hori existitzen bada gutxienez Andaluziako kostaldean). Bertan eguraldi onargarria egingo zuena, hotza baina aldi berean zeru urdin eta eguzkitsua. Goizero iratzarri egingo nintzela eta balkoira irtendakoan itsasoa ikusi haize freskoak aurpegian jotzen zidan bitartean. Gosaldu, goizean zehar ariketa fisikoa egin ostean bazkaldu guztiok batera, siesta bota eta arratsaldean edozein gauzetarako aprobetxatu: liburu on bat irakurtzeko, zerbait idatzi, musika entzun...
Ametsak baina ametsak dira soilik eta batzuetan denbora luzaroan amets izaten jarraituko dute izaten. Ziur nago ez naizela bakarra horrelako oporrak imajinatu dituena.
Idatzi artikulu bat