Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/20 08:42:33.405 GMT+2

Ametsengatik borrokatu behar da

Astelehenean nire lehen literatur lehiaketa irabazi nuen. Bizitza honetan azken urte hauetan izan dudan ametsetako bat hori izan da. Literatur munduan zerbait irabaztea. Azken bi urteetan Liburujatun lehiaketan parte hartu dut eta sari bat edo beste irabazi ditut irakurle bezala baina egile bezala zerbait falta zitzaidan. Saria ostiral arratsaldean iritsi zitzaidan telefono dei baten bitartez.

Bizitza luzea da eta amets egiteko denborak ez dauka mugarik. Ametsengatik borrokatu egin behar da, saiatu behar dira egi bihurtzen. Zerbait egiatan nahi baldin bada eta sinetsi egiten baldin bada gauza horretan, aurrera beldurrik gabe.

Dozena bat lehiaketetara aurkeztu ahal izan dut nere burua. Ez nuen inoiz pentsatzen zerbait lortuko nuela. Gustatzen zitzaidalako nire burua jendaurrean ezagutaraztea parte hartzen nuen soilik. Asteleheneko saria jarraikortasunari emandako sari bat da nire ustez. Hortan datza ametsen gauzatzearen gako bat, jarraikortasuna eman behar zaio bizitza honetan gure helburuei. Eta beti aurrera egin. Eta beti aurrera begiratu. Oztopoak hamaika izan arren bidean zehar, lurrera botatzen gaituzten aldi bakoitzean altxatu egin behar da.

Nork: piban.2009/05/20 08:42:33.405 GMT+2
Etiketak: ilusioa ametsak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak