Hemendik aurrera astelehenero fikziozko amets baten berri emango dut apirilaren 26ra arte. Ziurrenik kirolaren munduan historia egin zutenek horrelako elkarrizketaren bat izango zuten beraien erronkak gauzatu baino egun batzuk lehenago. Ziurrenik gertakari hauen protagonistek jarraian idatzitakoa esaten zutenean askok zorotzat hartuko zituzten baina izan zuten hamaika oztopoei aurre egin zieten eta ametsak egi bilakatu zituzten.
Apirilaren 26an esango didate ea aukerarik izango dudan Gasteizko distantzia luzeko triatloian parte hartzeko. Egun horretan Oñatiko 24 urteko gazte baten ametsa egi bihurtzen hasi daiteke.
Bihar oin hutsik irtengo naiz eta lehena izango naiz helmugara iristen (Abebe Bikila, Erromako maratoiaren bezperan 1960ko udako olinpiar jokoetan)
Idatzi artikulu bat