Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/24 21:14:52.082 GMT+2

Altxorrak larunbat gauetan

Azken aldian ez naiz gauetan kalera ateratzen. Ordenagailu aurrean igarotzen ditut eguneko azken momentuak ohera joan aurretik. Batzuetan ordu txikiak arte (jende oso interesgarria aurkitu daiteke ordu horietan sarean barrena). Hori osasungarria den, fisikoki eta mentalki, beste egunen batean eztabaidatuko dugu.

Lehengo larunbatean Gasteizen geratu nintzen. Igandean ez nuenez ezer egitekorik lasai asko geratu ahal nintzen ordenagailu aurrean baita hurrengo egunean prisa gabe iratzarri. Gaueko momentu horietako batean ordenagailuko idazmahaia arakatzen nenbilela musika lista bat gordeta nuela aurkitu nuen. Sorpresa galanta eraman nuen artxibo hori ireki nuenean. Hilabete ugari neraman hango kantuak entzun gabe. Gehienak oroitzapen onak ekartzen zizkidaten (LorZure doinua -, The KillerAll These Things that I´ve Done -, Bide Ertzeannon dira-,...). Zabor pixka bat ere bazegoen (TATU eta UPA Dance adibidez). Orokorrean oroitzapen positiboak ekartzen zizkidaten kantuak ziren.

Harrigarriagoa izan zen beranduago gertatu zitzaidana. Disko gogorreko artxiboak arakatzen nire eboluzioaren argazkiak aurkitu nituen, benjamin mailatik orain dela hiru arteko lau-bost bat testigantzarekin. Dokumentu horiek Top Secret bezala kalifikatuko ditut eta urte askotan ez ditut argitara emango nire ingurukoen artean (batzuetan maltzurkeria maila igo egiten zait, batez ere larunbat gauetako ordu txikietan).

Baina harrigarriagoa atzo gauean gertatu zitzaidana. Ordenagailu aurrean egon ordez telebista aurrean nengoen. Azken kate aldatzea egiten ari nintzen ohera joan aurretik. Gaueko hamabiak iristeko minutu gutxi falta ziren. Horrelako batean LTDko kanal horietako batean pelikula bat bota behar zutela iragarri zuten: Regreso al Futuro III. Mitikoa. Nire ustez ikusi beharreko pelikula. Egia da ez dela goi kalitateko zinema. Publiko gazte bati zuzendutakoa dela baina gidoi aldetik bikaina da. Gainera Delorean autoa esaten badugu zuzenean lotzen dugu trilogia horrekin marka hori.

Noski. Geratu egin nintzen ikustera. Erabaki erraza izan zen. Gainera pelikula horrek amaiera duin bat ematen dio triologiari. Michael J. Fox bere osotasunean ikusteko aukera izan genuen pelikula horietan. Uste dut, badakit atrebentzia handia izango dela, 90. hamarkadako Michael J. Fox XXI. Mendeko Jack Black dela. Baina horri buruz hitz egingo dut beste egunen batean.

Orain astebete itxaron beharko dut beste altxorren bat aurkitzeko... edo lehenago aurkituko dut???

Nork: piban.2010/10/24 21:14:52.082 GMT+2
Etiketak: musika regresoalfuturo zinema araba gasteiz euskadi micheljfox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak