Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/22 19:30:21.966 GMT+2

Aloñako igoerarik gogorrena

Gaur goizean Oñatin Aloñako III igoeran parte hartu dut. Lasterketa hau urteko garrantzitsuenen artean daukat sartuta (besteak Oñatiko Duatloi, Donostiako Maratoi erdia, Behobia-Donostia eta Oñatiko San Silvestreak dira).

Iaz egin nuen denbora eta postua hobetzea lortu dut. Nire marka 10 minutu eskas hobetu dut eta 170. postuan amaitu. Aurten gainera esan beharra dago parte hartzaile kopurua gainditu egin dela, 271 korrikalari irteeran.

Bero izan da nire etsai nagusia. Hasieratik tenperatura altuekin irten gara eta bide gora joan ahala ez du asko freskatu. Igoera gogorra izan arren, batez ere Urtiagainetik aurrera eta Gurutzera iritsi baino azken kilometroa, indarra erabiltzen denez eta gainera iristea nuenez helburu, tenperaturak ez dit egin min handia. Hori bai, iaz baino askozaz likido gehiago edan behar izan dut ibilbide guztian zehar.

Baina jaitsiera igoera baino gogorragoa izan da. Ni ez naiz oso trebea eta tenperatura altuak gogaitu egin nau momentu batzuetan. Gainera ezker abduktorea asko kargatu zait Gurutzetik Belarrera eta momentu batzutan ia geldirik nioan. Baina hala ere Oñatiko plazara iristea lortu dut asko sufrituz eta oso pozik.

Herrian korrika egitea oso berezia da. Aste batzuk lehenago hemen egindako lasterketekin gogoratzen naiz motibatzeko. Gainera familia ikusteko aprobetxatzen dut.

Esan dezaket, bihar seguruenez izugarrizko mina izango dudala baina gaur egindakoarekin oso pozik nago.

Nork: piban.2007/04/22 19:30:21.966 GMT+2
Etiketak: aloñakoigoera korrika oñati kirolak gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak!!

Zure denboria obeketia lortu bazeben sasoi onian zauzen seinale, atzo itten eben beruakin lortu zian denporak etzian onak izan eta.

Lasterketako datu batzuk.

  264 Oñatiko plazako irteeran (279 apuntau, 15 agertu ere ez!!)

  251 Korrikalari Aloñako gurutzeraino heldu

  249 Txapeldun helmugan

  15 erretirau

Hurrengo urtian obeto.

Nork: Aloñako Igoerako antolatzailea.2007/04/23 10:34:34.628 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak