Gasteizko tranbia ia egunero erabiltzen dut. El Pilar auzotik hiri erdialdera joateko dagoen garraio publikorik hoberena da.
Tamalez agintariek ez dute begi onez ikusten. Ez dela errentagarria diote. Ondorioz etorkizunean Patxi Lopezen gobernuak ari dira jada pribatizatzeko ideiarekin (uste dut hurrengoek ere iritzi bertsukoak izango direla), bai garraio mota hau baita ere garraio publiko osoa ere (ez bazegoen nahiko pribatizatua).
Baina erreforma bortitz hauek gauzatu baino lehen biztanleei pixkanaka sartzen digute pribatizazioa garraio honetan. Dirua beharrezkoa denaren aitzakiarekin tranbia era askotako publizitatez estaltzen dute: supermerkatuak, telefono mugikorreko konpainiak, udaletxeko propaganda…
Pasa den astean zerbait harrigarria ikusi nuen tranbia hauetan. Alderdi Popularreko iragarkiarekin jantzi zituzten zenbait bagoi. Gauzak oso gaizki egon behar dira kontuan izanda Gasteizko Udaletxean eta Eusko Jaurlaritzan nork agintzen duen ikusita… beno bale, ongi pentsatuta normala da Alderdi Popularraren iragarkia ikustea garraio publiko bat estaltzen.
Oraindik ez dut aukera izan hauetan joateko baina zenbait galdera morboso egin dizkiot nire buruari. Tranbia horietan sartzea Luke Skywalker bezala sentituko gara Heriotzaren Izarraren barnean? Alde ilunera pasako gara eta Espainiar konstituzioa hil arte defendatuko dugu sexu berdineko elkarketak debekatuz? Pixka bat morboa ematen dute erantzun posibleek, bitartean tentaziotik at mantenduko naiz.
Agian datorren astean izaeraz beste pertsona bat izan naiteke… bizarra eginda, ilean gomina badaukat, traje eta gorbatarekin ikusten banauzue eta lepo inguruan puntuko jertsea badaramat jakin ezazue bizitzako alde ilunera jauzi egin dudala. Zergatia? Emaiozue buruari buelta batzuk…
Idatzi artikulu bat