Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/17 08:06:40.948 GMT+2

9 egun falta

Arlo psikologikoa

Gasteizko triatloiean buruak izango duen jarduna oso garrantzitsua izango da aurrera egiteko edo gauden tokian gelditzeko eta lasterketa bertan behera uzteko. Horregatik uste dut arlo psikologikoa oso landuta daramadala lasterketara. Iron man lasterketa bat, munduan egon daitekeen probarik gogorrenetakoa (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta maratoi bat korrika) ez nekien zer zen iazko urrira arte. Calellara hurbildu ginen hango Iron man-ean parte hartzera taldeka eta bertatik bertara bizitzeko aukera izan nuen zer zen distantzia hori. Orain badakit zer izan daitekeen infernua kirol proba batean, orain badakit zer izan daitekeen benetako sufrimendua.

Estrategia bakarra daukat lasterketa egunean erabiliko dudana. Gertatzen zaidana gertatuta ere, denborari kasurik ez egitea eta aurrera jarraitzea. Badakit agian oso gogorra edo arriskatua izan daitekeela taktika hau baina garbi daukat zer egin behar dudan. Hasteko eguraldiaren menpe ez egotea. Lasterketa honetarako eguraldi ona nahi nuen, beroa batez ere. Bizi ditugun egunak aldiz datorren larunbatean zer eguraldi mota egingo duen asmatzea zaildu egiten du. Beraz Eneko Llanos-i egingo diot kasu: “euria edo eguzkia,ezin aukeratu gure menpe ez dagoena, beraz eguraldirik onena niretzat momentuan dagoena” (twitter kontuaren bitartez jakitera emana).

Beste alde batetik buruan beti pentsamendu positiboak eramatea. Oroitzapen politak bereganatu eta animo gehien behar dudanean pixka bat sasoiz jaitsi egiten delako nire gorputza orduan erabili gorputzari buelta emateko eta aurrera jarraitzeko. Pentsamendu on asko ditut bilduta: familia, lagunak, kirolean bizi izandako une gogoangarriak (Arrigorriagako duatloiak, Lisboako Iron Man erdia, Donostiako maratoi erdia...).

Beraz esan dezaket animoz oso ondo nagoela eta momentu zailenetan lasterketa aurrera eramateko kapaz izango naizela. Momentuz itxarotea gelditzen zait eta ekainaren 26ra arte lanean jarraitzea (bolumen txikiago batekin baina lanean jarraitu beharra dago).

Nork: piban.2010/06/17 08:06:40.948 GMT+2
Etiketak: triatloia europakotxapelketa landa distantzialuzekotriatloia gasteiz araba kirola euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak