Astebukaera eta ekintza askoren sinonimoak dira gure ibarrean. Denetarik egiteko aukera egon da, kiroletatik hasita ikuskizunetara arte.
Larunbatean Arrasaten herri kirolak ikusteko aukera egon zen eta 3X3-ko saskibaloi txapelketa antolatu zen. Gainera erdi aroko merkatu bat jarri zuten. Herriko alde zahar osoa (kaleak eta dendak barne) oso ongi apaindu zuten arrasatearrak. Larunbatean baita ere, Aretxabaletan euskararen eguna ospatu zen. Aste osoan egindako ekitaldiei bukaera itzela eman zioten. Gure hizkuntza gero eta gehiago bultzatuz, giro bikaina sortu zen herrian. Niaz, zuaz, euskaraz.
_Oñatin_ errekaldeko jaiak ospatu ziren. Nik aipatu bezala larunbateko artikuluan, ostiralean txupinazoarekin batera gazteei zuzendutako kontzertuak egin ziren, ondoren larunbatean egun handia 11 ekintzez eta gabean erromeria, eta igandean antzerki saio bat. Eta hori gutxi balitz, arrantza txapelketa igande goizean.
Ostiralean Eskoriatzan HUHEZI fakultatekoek beren eguna izan zuten. Bazkari ederra jan omen zuten unibertsitateko parking-ean, eguzki azpian. Bat baina gehiago erreta bukatu zuen eguna.
Ondorioztatu dezakegu Debagoiena ez dagoela hilda, inoiz baino bizi gehiago du.
Erantzunak
Batenbat ahaztu zaizu. Ni hirutan izan nitzen:
Asteleheneko Goienkariako artikulua:
Sastre eta Rogelio
Ez zen bidalia etorri Euskal Herrira, Rosa Lopez eta Isabel San Baldomero moduan. Senadore izandako bi hauek aldarrikatzen dute beraien eskubidea munduan hara eta hona ibiltzeko, baina beraiena bakarrik, paterak akorduan hartu barik. Galarazten zaienei errespetu gutxi erakutsita.
Bestelakoa da Alfonso Sastrek eman zigun mezua: herrien arteko gerrarik egon behar ez denekoa , ezta klaseen arteko bakerik ere. Mirestekoa, bai Sastrek eta Eva Forest bikote idazleak duten bizitzeko era koherentea. Aspaldi afaldu barik nengoen, utopia aldarrikapen bihurtzen duten komentarioak entzuten. Kuba eta Venezuelatik ekarri duten baikortasun hori bai, posible da oraindik. Sinistuta nago.
Afari ostean taula gainera. Rogelio Botanzekin atera zen. Kultura erresistentziako kide batekin Sastrek dioen moduan. Ez da ulertzekoa jende gehigok mezu hau entzun ez izana. Gerturatu beharko lukete antzokietara, kultura etxeetara, gaztetxeetara, liburuetara, kantura eta poesiara. Ze Sastrek dioen moduan: bizitzaren kontu hau egun batean amaitu egiten da, egun bat heldu eta ez gaude gure kalean. Egun batean gure auzoan esango dute: hil da bat. Egun bat da inoiz ezer izan ez bagina moduan.
Eta Rogeliok gehitu: Musikaren kontu hau egun batean amaitu egiten da. Egun batean dagoeneko ez gaude gure antzokian. Egun batean gure auzoan esango dute itxi egin dutela. Egun bat da, arnasa bizia izan ez bagina moduan.
Nork: Iban Arantzabal.2005/05/24 16:11:52.086 GMT+2
http://www.espaloia.com
Ahaztu baino gehiago ez ditut aipatu. Hainbeste izan dira ekintzak gure ibarrean denak ezin izan ditudala aipatu.
Gehienbat entzun ditudanak edo egon nintzenak izan dira.
Nork: Piban.2005/05/24 19:11:32.733 GMT+2