Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/21 23:02:41.651 GMT+2

5 egun falta

Errepasoa denboraldiari

Aurten ez ohiko denboraldia izan dut. Hasieratik garbi nuen udan ez nuela lan egin nahi ekainetik irailera arte arrazoi pertsonalengatik (azkenean egingo dut baina soilik uztailaren lehenengo hamabostaldian beste arrazoi batzuk medio eta ez ditudanak aipatu nahi irakurlea ez aspertzearren). Nire denboraldiko helburu nagusia triatloietan parte hartzea zen, iaz bat bera ere ez nuen egin batez ere udan lan egin nuelako eta aurten gogo ikaragarriak nituen hauek gauzatzeko gainera itxaron listan sartu nintzenean Europako txapelketan parte hartzeko gogo horiek are gehiago bizitu ziren.

Beraz entrenamenduak ere berandu hasi nituen, otsaileko azterketan ondoren. Adibidez Oñatiko duatloia ez nuen egin baina hala ere asko gozatu nuen bertako antolakuntza lanetan, ez nintzen erabaki horretaz damutzen.

Ez nuen duatloirik egitea nahi iaz nahiko erreta bukatu nuelako hauetan parte hartzen baina Iruña ondoko herri batean bat oso erakargarria ospatzen zen eta ezin ezetzik esan. Apirilaren 11ean izan zen. Distantzia motzeko Egesibar ibarreko duatloia drafting-a debekatua zuena (hau da, ezin bizikleta ezin ginen aurrekoaren gurpilera itsatsita joan). Polita izan zen, korrika poliki egin arren oso gustura amaitu nuen lasterketa, gainera familiako hainbat kide hurbildu ziren ikustera eta helmugako zuzengunean aukera izan nuen beraiek lasai asko agurtzeko helmuga-marra gurutzatu aurretik.

Hurrengo hilabetean triatloien festa hasi zen. Maiatzaren 1 eta 2an Senpereko aintziraren inguruan larunbatean taldekako triatloia sprint distantzian eta igandean olinpiar distantziako triatloia. Larunbatekoa oso gustura egin nuen, eguraldia nahiko lagun izan genuen eta asko disfrutatu nuen nire taldekako lasterketa batean. Hurrengo eguna psikologikoki gogorragoa izan zen eguraldi txarrarengatik baina hala ere ondo amaitu nuen lasterketa. Argi geratu zitzaidan hortik aurrera egingo nuen guztia hobera izango zela.

Hurrengo hiru lasterketak aste bukaera batean bildu nituen. Larunbatean Hondarribiako lehenengo triatloi herrikoia eta ordu batzuk geroago taldekako triatloia sprint distantzian. Biak oso gustura egin nituen, lehenengoan oso ondo pasatu nuen. Hurrengo egunean Zierbenako lehenengo triatloi olinpikoan beroak izugarri gogortu zuen proba baina zorionez gauzatzea lortu nuen eta aste bukaera horretan erronka gogorra izan zena gauzatzea lortu nuen.

Ekainaren 5ean izan nuen azkeneko trialoi olinpikoa Ondarruko herrian. Oso gustura amaitu nuen ia bi ordu eta erdi ostean. Bizikleta ez zitzaidan asko gustatu baina hala ere emaitza eta ondorio positiboak atera nituen lasterketa haretatik.

Hauxe izan da orain arteko denboraldia. Emaitza edozein dela ere uste dut nahiko pozik egoteko moduko lasterketak egin ditudala orain bakarrik puntu eta jarrai bat ezartzea falta zait 2010 urte honeri.

Nork: piban.2010/06/21 23:02:41.651 GMT+2
Etiketak: triatloia europakotxapelketa distantzialuzekotriatloia gasteiz araba kirola euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak