Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/29 15:53:39.602 GMT+1

42,195 km

Maratoiaren bezpera

Azken orduak ari dira pasatzen bihar goizeko bederatziak iritsi arte. Astea ez da izan ona, entrenamenduei dagokienez oso ona, baina nerbio aldetik oso txarto pasa dut. Batez ere asteazken gauetik aurrera. Azken bi egunak erlaxatzeko balio izan dit baina bizi dudan tentsioa izugarria da. Ez nabil nahi bezain gustura lo egiten baina lo egiten dut. Ez nago nahi adina erlaxatua, baina erlaxatua nago. Ez daukat presiorik, baina presionatuta sentitzen naiz.

Kontraesanez betetako situazio bat da. Egoera hau konparatzen dut azterketa batekin. Azterketa bat ondo egingo duzula dakizunean ez zaude lasai, gogotsu zaude azterketa hasteko. Berdina gertatzen zait maratoiarekin. Maratoia badakit ondo egingo dudala, gauza saiatzea dela, baina gogotsu nago eta horrek ezinegona eragiten dit.

Alde iluna edo txarra ere badauka egun honek. Eguraldi iragarpenak oso txarrak dira. Batez ere haizea egingo duela iragarri dutelako, eta ekaitza ere nonahi egongo da. Baina hori agian ardura gutxien ematen didana da. Nik nire lasterketa egitera joango naiz eta eguraldia lagun izaten badut ongi eta bestela aurrera jarraitu beharko dut.

Arropa prest, pentsamendu positiboak prest, motibazioa altu… guztia prest daukat biharko. Bidai luze honi amaiera emateko soilik egun bat baino gutxiago falta zaio.

Eskerrik asko hor egon zareten guztioi.

**BTR**

Nork: piban.2008/11/29 15:53:39.602 GMT+1
Etiketak: kirolak amaiera maratoia korrika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak