Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/18 08:56:04.384 GMT+2

4 urte

Gaur, 2009ko maiatzaren 18a, 4 urte bete ditut goiena.net-eko blog komunitatean nire lehen artikulua idatzi nuenetik. Gogora etortzen zait Lor euskal taldearen Zure doinuaren kantaren hasiera: Euri asko egin du neska, lehenengo laztanetik... Balada tristea baina kantu bakoitzari gertatzen zaion bezala, pertsonaren arabera esanahia aldatu egiten zaio. Niri kanta horrek oroitzapen onak ekartzen dizkit baina aurrera begiratzeko indarrak ere ematen dizkit.

Euri asko egin du lehenengo artikulu horretatik. Garai onak eta ez hain onak bizi izan ditut lau urte hauetan. Lau uda pasa ditut lanean Lizarra inguruan. Selektibitateko probekin hasi nuen ibilbide hau eta orain unibertsitatean nago historia ikasten. Kirol lehiaketa ugaritan parte hartu dut. Aloñako bi igoera, Arrigorriagako distantzia luzeko bi duatloi (bietan hirugarren postua lortuta)... Bidaia garrantzitsuak ere burutu ditut denbora tarte horretan: Done Jakue bidea, Lisboara egindako 2008ko udaberrian, aurtengo otsailean Budapestera joan nintzen astebete...

Artikulu bat aukeratu beharko banu ezingo nuke hori egin. Guztiak hartu beharko nituzke bere osotasunean baloratzeko. Guztiak izan dira garrantzitsuak. Baliteke batzuk beste batzuk baino hobeagoak izatea baina guztietan izan dut sentsazioa idazten nuen bitartean zerbait esaten ari nintzela.

Agian garairik bereziena azken hilabete hauetan izan zen beste goiena.net blog komunitateko beste blogari bati omenaldi txiki bat egin nionean izan da. Hark izandako ideia jarraitu nuen, hain zuzen ere, maratoira begira egindako jarraipen berezi bat egitea.

Horregatik sartu nintzen mundu honetan. Uste nuelako zerbait nuela esateko munduari. Hemeretzi urteko gazte baten ikuspuntua egunero ematea zen nire helburua. Inguratzen zidanaren berri ematen nuen. Hemeretzi urteko mutil gazte hura hogeita hiru urteko gizona bilakatu da. Ikuspuntuak, ideiak... aldatu zaizkit baina idazteko gogoa inoiz baino handiagoa da.

GOTBn botatako saio bati esker jakin nuen blogen inguruan lehen aldiz. Ideia nagusia gustatu zitzaidan eta aste batzuetara goiena.net blog komunitatean blog propioa nuen. Uste dut inoiz ez dela berandu hasteko eta hemendik jende guztiari animatzen diot euskal blogosfera haztera eta beraien bloga abiarazteko. Beldurrik ez izan eta animatu interneteko komunitaterik interesgarrienetako batean parte hartzea.

4 urte izan dira, espero beste lautan jarraitzea gutxienez. Gaurkoa egun berezia da, ez soilik urtemugarengatik, eta hau primizia bat da irakurleentzat, lehen aldiz nire bizitzan literatur lehiaketa batean sari bat emango didatelako. Gaur Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako kanpuseko Letren fakultatean Galiziar letren eguna ospatzen da eta bertako arduradunek literatur lehiaketa bat antolatu zuten. Bertan parte hartu nuen eta euskarako sailean irabazlea irten naiz. Beraz gaur letra idatziek ematen didaten poza bikoitza dela esan dezaket.

Nork: piban.2009/05/18 08:56:04.384 GMT+2
Etiketak: lizarra lor ehu euskalmusika literatura letrenfakultatea korrika musika duatloia bidaiak kirolak unibertsitatea gasteiz maratoia idatzi araba nafarroa selektibitatea urtemuga euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta ez daitezela zzan azken letrak, maratoiak, lasterketak,... Urte askotarako!

Nork: Nahikari.2009/05/18 13:14:11.519 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak