Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/23 11:25:07.456 GMT+2

3 egun falta

Eguzkia eta beroa

Hori da eskatzen egon naizena hasieratik proba hau egiteko. Banekien nolakoa den ekaina Gasteizen (egia da eguraldiaren aldetik denetik egiten duela baina beroa ohikoa izaten da hilabete osoan zehar). Horregatik probaren egunean klima horretara ohituta egoteko egiten nituen entrenamenduak nahiago nituen beroarekin egitea freskurarekin egitea baino.

Aitortu beharra daukat nahiago dudala hotza beroa baino baina kontutan egonda ze egoeratan egongo garen larunbatean mentalizatu egin naiz aurten eguraldi beroak eta eguzkiak on egingo zidala. Gainera Eneko Llanos-ek bere twitter kontuan aipatu zuen eguraldia ez zegoenez bere kontrolpean egiten zuen eguraldia eginda ere berdin gozatzen zuela txapelketetan.

Atzo iritsi nintzen Gasteizera eta arratsaldean bero egin zuen. Gaur goizean ere jaiki eta kalean eguzkia nagusi. Itzaletatik joan behar gara bestela izerditan urtuko gara. Aurreikuspenek esaten dute ez duela hotz egingo, 26 graduko maximak izango ditugula eta euririk ez duela egingo larunbatean. Beraz eguraldi bikaina Europako txapelketa bat ospatzeko.

Nork: piban.2010/06/23 11:25:07.456 GMT+2
Etiketak: buesarena triatloia europakotxapelketa landa distantzialuzekotriatloia gasteiz araba eguraldia kirola euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak