Otsail amaieran duatloi eta triatloi denboraldi berriari ekin genion Euskal Autonomia Erkidegoan. Hilabete ere ez da pasa Euskal-Nafar duatloi zirkuituko lehenengo probatik eta jada zerbitzari bat hamaika saltsatan murgilduta egon da. Eta oraindik falta dena.
Entrenamenduei dagokienez aurten blog honetan aipatu bezala ez daukadanez kirol aspektuan helburu finkorik lasaiago aritzen naiz. Denboraldiko lehen bizikleta irteerak otsail amaieran egin nituen Oñatiko Triatloi Taldeko entrenamendu arropa berriekin. Gustura sentitu nintzen lehen irteeratan. Bi ordu inguruko saioak eta bizikletaren gainean disfrutatzeko paradarekin.
Lasterketei dagokionez otsaileko azken astebukaeran bi lasterketa izan genituen Bizkaian. Lehena eta denboraldia irekitzen zuena Euskal Autonomia Erkidegoan Mungiako duatloia izan zen. Bertan komunikabide bezala aritu nintzen. Argazki kamara eraman eta lasterketetan sortzen den giro berezi hori aprobetxatuz zenbait argazki atera nituen. Ez genuen izan eguraldiarekin suerte handirik, egun guztian zehar euria goitik behera. Argazki onak ateratzeko zailtasun ugari eta hala ere zenbait argazki polit atera zitzaizkidan. Ondo pasa genuen. Hurrengo egunean Barakaldoko duatloia. Bilbo inguru hartan ofizial bezala aritzea tokatu zitzaigun. Astebukaera luze eta gogorra izan zen baina eraman nuen sentsazio onak inork gutxik kenduko dizkit.
Martxoko lehenengo astebukaeran lasterketarik ez ziren egon baina pasa den astebukaerako igandean, martxoaren 12an, bi lasterketa ospatzen ziren Euskal Herrian eta biak Euskadiko txapelketak ziren. Bizkaiko Basauriko herrian distantzia motzeko duatloia. Pirinioetan Izaban neguko triatloia. Bigarren lasterketa hartara joan nintzen kasu honetan ofizial bezala lan egitera. Ikusgarria eta esperientzia berri bat poltsikorako. Gainera Nafarroara joatea horrelako gauzetara gehienetan berezia izaten da. Gustura asko joaten da hara antolakuntzek duten filosofia asko laguntzen dutelako kirola sustatzen.
Hori izan da gertatu den guztia kirol mundu honetan Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez eta nire ikuspuntutik. Geratzen zaiguna ez dauka garrantzia gutxiago eta oso interesgarria dator hemendik aste santu bitarteko epea.
Hasteko larunbat honetan Oñatiko XX. Duatloia ospatuko da. Euskadiko txapelketa distantzia motzeko duatloia eta euskal-nafar duatloi zirkuiturako puntuagarria. 400 duatleta irteera lerroan (dauden bideak izena emateko itxi egin dira). Eta beste urte batez 40 kide baino gehiagoko talde bat guzti honen atzean mimoz antolatzen guztia ondo ateratzeko. Zita arratsaldeko 15:30etan. Kirol hau gustuko duen oro gonbidatua dago ikuskizun hau ikustera, gainera Ainhoa Murua, Ana Casares, Nicolas Capoferri edo Laurent Galinier goi mailako kirolarien parte hartzea ziurtatua dago.
Datorren astean, larunbatean, Durangoko5. duatloia ospatuko da. Nafarroan ez dago herri hau baina beti gustura hurbiltzen da Durangora antolakuntza ere kirolarian eta doan publikoan pentsatzen duelako. Oraindik ez dakit zelan ariko naizen (prentsa, ofizial edo publiko) baina Durango ingurura hurbilduko naizela argi daukat.
Apirilaren 3an Egesibar ibarreko duatloia. Erlojuz kontrako proba eta sprint distantzian. Iaz distantzia motzekoa izan zen eta bizikletan bata bestearen atzetik ezin zitekeen joan. Asko gustatu zitzaidan proba eta gainera Nafarroan dagoen Sarriguren herrian ospatzen da. Arrazoi bat gehiago paraje hauetara hurbiltzeko.
Apirilaren 16ra arte deskantsatu egingo dut eta orduan ospatuko da Euskadiko txapelketa distantzia luzeko duatloian Arrigorriagan. Durango eta Nafarroa bezala, Arrigorriagako antolakuntza ere oso gustuko dut asko pentsatzen dutelako kirolarian eta hara hurbilduko naiz. Aste horretan bertan jakingo dut zer lanetan ariko naizen Bizkaiko herri hartan.
Idatzi artikulu bat