Guztia
prest
Hasi da dagoeneko triatloiaren festa Gasteizen. Gaur goizean igeri egin ostean Buesa Arena pabiloi ingurura hurbildu naiz dortsal eta arropen bila. Lehenengoak eman dizkidate jada, bigarrena itxaron egin beharko dut pixka batean (ez dut giro txarrik sortu nahi eta horregatik aste honetan ez naiz sartuko oraindik polemiketan. Hori astelehenetik aurrera izango da. Ondoren korrika pixka bat, dutxatu eta bazkari eder bat prestatu dut.
Kafea hartu dudan bitartean pixka bat irakurtzen egon naiz. Literatura arina. Fuera de serie, El terrat taldeko gidoilariek egindako ipuinez osatutako liburua. Telebista ikustea baino askoz ekintza hobeagoa, munduko futbol txapelketak lekua hartua dauka komunikabide honetan. Bizikleta ere prest utzi dut, soilik gelditzen zait bihar Landara eramatea arratsaldean eta han uztea larunbateko txapelketarako.
Bihar deskantsu eguna. Goizean jaiki, ondo gosaldu, pixka bat irakurri (agian egunkaria erosiko dut) eta eguerdi aldera berriro Buesa Arenara han jaten emango baitigute parte hartzaileei. Gero Landarara eta goian aipatu bezala bizikleta hango lakuaren alboan utziko dut. Ondoren berriro itzuli beharko gara Buesa Arenara korrika egiteko materiala uztera eta etxera deskantsatzen jarraitzera.
Tamalez guztiak ez dira berri onak. Atzo enteratu nintzen taldekide batek istripua izan zuela entrenatzen zuen bitartean bizikletan eta Oñatiko Triatloi Taldeko kide guztiok sentimendu kontrajarri bat daukagu. Hainbat lekutan lehiatuko gara aste bukaera honetan: Gasteiz, Donostia, Buelna, Niza… Baina OTTko kide guztiok pertsona hau buruan izango dugu eta lortzen dugun emaitzaren zati bat berari dedikatuko diogu.
Idatzi artikulu bat