Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/04 11:09:02.356 GMT+1

2-0 ala 02???

Atzo berriro egin zen luzaroan itxarondako bigarren eztabaida. Eta hori azkenengotik astebete igaro zela soilik. Emaitzak eta hausnarketak ikuspuntuaren arabera aldatu egiten dira. Inkestek orokorrean Jose Luis Rodriguez Zapatero hautagai sozialistari ematen diote garaipena, aurrekoan ere.

Pertsonalki esan atzo gutxiago jarraitu nuela bigarren eztabaida, baina ondorengo irratsaio berezia SER katean agian gehiago jarraitu nuen iragan astean baino. Hasteko berandu iritsi nintzen etxera, hamarrak eta hamar pasata. Eta zerbait prestatzen ari nintzela hartzeko eztabaida ikusten hasi nintzen arreta handirik gabe, hasierako zatian ez nion arreta handirik prestatu. Hala ere iragan astean izan zuten eztabaida berdina iruditu zitzaidan, elementu berri batzuk sartu zuten eta garrantzitsuena biek proposamen berriak bota zituzten, azken finean kaleko jendeak eskatzen zuena egiteko hain famatuak bilakatu den eztabaidan.

Zuen ustez nork irabazi zuen eztabaida? Nork irabaziko ditu martxoaren 9an hauteskundeak? (Demokrazia batean esan badaiteke irabazleak eta galtzaileak daudela). Uste ahal duzue eztabaida bi hauek balioko dutela zerbaitetarako? Galdera batzuk zailak dira erantzuten, beste batzuk hemendik astebetera erantzungo dira. Ordurarte, eskerrik asko… eta Zorte on!!!

Nork: piban.2008/03/04 11:09:02.356 GMT+1
Etiketak: alderdisozialista ser hauteskundeak rajoi zapatero alderdipopularra m9 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak