Otsaila.
Hernaniko II. Sagarlasterra.
Duatloi denboraldia hasi aurretiko azkeneko herri lasterketa izan zen. Polita eta oroitzapen onak ekartzen zizkidan. Aurten zoritxarrez elementu adierazgarrienetakoa kendu zioten lasterketa honi, sagarra. Lehenengo kilometroa igaro ostean sagar bat hartu behar zen eta helmugaraino iritsi. Gainera ezer esan gabe ibilbidearen luzera aldatu zuten kilometro erdi edo bat gehiago jarriz, baina hori azken finean gutxienekoa izan zen. Egun zoragarri batekin gozatzeko aukera izan genuen eguraldi zoragarriarengatik.
Lasterketari dagokionez nahiko ongi burutu nuen. Erritmo onean eta oraindik denboraldi hasiera nabaritzen nuen baina duatloien denboraldia gertu genuela eta sasoi fisikoa ona ere bazela bagenekien.Denbora: 36:02 Postua: 47
Idatzi artikulu bat