Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/20 10:37:53.829 GMT+1

12 hilabete, 12 lasterketa I

Urtarrila. Idiazabalgo herri lasterketa.

Orain bi urte Runners aldizkarian neguko eskularru eta gorroen lasterketa bezala izendatu zuen Idiazabalen urtero ospatzen den lasterketa. Polita eta antolakuntza aldetik paregabea. Internet bidez dohain edo bestela merke izen ematea. Eta zozketan sari asko.

Zorionez aurten eguraldi bikaina egin zigun. Eguzkia eta tenperatura leunak. Orain dela bi urte helmugako zuzenbidean kokatua zegoen termometro batek zero gradu zentigrado markatzen zituen, aurten berriz hamar markatzen zuen. Ibilbide ez da erraza, baina ezta zaila ere. Hamar kilometro luze izan ziren egin genituenak, hiru bira herrian zehar sakabanatuta dagoen zirkuitu bati gora behera batzuekin.

Uste dut lasterketa hau ahal den guztietan egin behar dela. Merezi du urtero urtarrilean gipuzkoako herri txiki honetara hurbiltzea (700 biztanle inguru). Sortzen den giroa oso berezia izaten da eta lasterketa antolatzen herri guztiak parte hartzen duenaren sentsazioa ematen du. Hasieratik bukaeraino, hau da, kotxearekin sartzen zarenetik irteten zaren arte antolakuntzako kideak nonahi egoten dira azalpenak emateko prest.

Nork: piban.2008/12/20 10:37:53.829 GMT+1
Etiketak: kirolak gipuzkoa lasterketak idiazabal urtearierrepasoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak