Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/16 13:24:46.391 GMT+2

10 egun falta

Gasteizen Europako txapelketa distantzia luzeko triatloia ospatzeko hamar egun falta dira. Ekainaren 26an Landako lakutik goizeko zortzietatik aurrera 400 triatleta inguruk 4000 metroko igeriketa zirkuitu ba, 120 kilometro bizikletako ibilbidea eta 30 kilometro luzeko ibilbide bati korrikari aurre egingo diote. Bertan Oñatiko Triatloi Taldeko bi kide egongo gara, Julen Kortabarria eta zerbitzari bat.

Lan gogorrena eginda dago. Hilabeteak eta hilabeteak prestatzen egon ondoren hilabete bukaeran urteko erronkarik garrantzitsuenari aurre egingo diogu. Datorren ostiralera arteko entrenamenduak garrantzitsuak izango dira daukagun sasoia ez jaisteko baina orain disfrutatzeko garaia iritsi zaigu.

Aukera asko ditut proban momenturen batean gaizki igarotzeko edo sentitzeko baina buruz prestatuta noa eta ezerk ez dit geldituko helmuga marra igaro arte. Beraz hemendik hamar egunera Gasteizko Fernando Buesa Arenan pabiloiaren inguruan egotera animatzen zaituztet europako triatletarik onenak ikusteko aukeraz baliatzeko eta tartean zerbitzari umil bat. Dusko Ivanovic-ek bart esan zuen bezala ACB ligako 2009/2010 denboraldiko titulua irabazi ostean: “Errealitatea ametsa baino askoz politagoa da”.

Nork: piban.2010/06/16 13:24:46.391 GMT+2
Etiketak: baskonia saskibaloia triatloia europakotxapelketa landa distantzialuzekotriatloia gasteiz araba duskoivanovic kirola euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak