Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/07/29 09:47:34.546 GMT+2

Basauriko eta Bergarako hitz jokoak

Kaixo denoi. Azken bi mezuetan Basauriko eta Bergarako Hitz Gurutzatuen Txapelketen berri eman genizuen. Honako honetan, bi txapelketa horietako parte hartzaileek egin behar izan zituzten jokoak on line egiteko aukera luzatu nahi dizuegu.

Joko hauek egin ahal izateko, lehenik "across lite" deritzon aplikazioa instalatu behar duzue ordenagailuan, honako lotura honetan klik eginez eskuratu ahal duzuena: http://www.litsoft.com/across/alite/download/

Ondoren, honako zerrendako edozein jokoren gainean klik egin, eta jokoak zabaldu edo ordenagailuan gordetzeko aukera izango duzue. Jokoak ordenagailuan gordez gero, hasten dituzuen partidak amaitu gabe gorde eta beste uneren batean utzitako joko egoera berean berreskuratzeko aukera izango duzue. Tira ba, besterik ez. Esan bezala, hona jokoak, eta on egin!

UEMA Eguna - Bergara - 2011-06-04
Bikotekako I. Hitz Gurutzatuen Txapelketa

- Kanporaketa

- Finalaurrea

- Finala

Basauriko II. Hitz Gurutzatuen Txapelketa 2011-06-11

- Kanporaketa

- Finalaurrea

- Finala

 


Nork: Luma.2011/07/29 09:47:34.546 GMT+2
Etiketak: on sarean jokoak lite line across luma | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak