Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Sustar Asoziazioa

Kanabisaren legalizazioaren alde eta bere medikuntza erabileren aldeko talde bat gara.

Egitasmo anitz izango ditu talde honek. Hitzaldiak, erakusketak eta beste tankera askotako ekitaldiak egingo ditugu. Adibide bezala, hitzaldien barne, kanabisaren erabilera medikoa, legedia edo landaketa profesionalak aztertu ahal izango dira.

Mediku batekin elkarlanean arituko gara. Posible izango da mediku honekin hitzegitea egunero ordutegi jakin baten barruan; kanabisaren buruzko edozein aholku eskatu edo galdera egiteko.

Talde honek ez du irabazi ekonomikorik nahi. Beronen asmoa landaren honen onurak eta erabilpenak zabaltzea da. Taldearen barruan kanabisari buruzko pentsakera oso desberdinak dituen jendea dago. Hauen arteko elkarlana taldearen oinarri bat izando da. Ateak beti irekita egongo dira edonorrendako.

Irailaren amaieran talde honek lehen bilera ofiziala egingo du. Bertan Zuzendaritza aurkeztuko da. Elkarte hontan edonork izango du aukera bere ideiak aurkezteko eta al denean aurrera eramateko. Urte beteko iraupena izango du elkartearen zuzendaritzak, ondoren elkarteko edozein soziok izango du aukera zuzendari izateko. Berau botazio baten bidez aukeratuko da.

Sozio izateko 18 urte baino gehiago eduki beharko da. Urteko kuota 10 eurokoa izango da. Dirua hau gastu legalak eta egitasmoei aurre egiteko erabiliko da.

Sozio egiteko bete beharreko datuak:

Izen Abizenak ....................

N.A.N zkia ..............

Helbidea ................

E-maila ..........................

Kontu korronte zenbaki hontan ordaindu beharko da kuota:

2101 0055 63 0125641944 - kutxa -

Karta bidez jakinaraziko zaie sozio guztiei bileraren eguna, ordua eta kokapena.

SUSTAR- EN Lehen Bilera

Bilera honetan direktiba aurkeztu zen eta hurrengo aktibitateak aurkeztu ziren.

  • Mediku baten txarla kalamuaren erabilera terapeutikoari buruz.
  • Abokatu baten txarla.(Legei buruz)

BIGARREN BILERAREN EGUNA OTSAILEAN IZANGO DA ETA MARTIN BARRIUSO ETORRIKO DA, TXARLA BAT EMATERA.KULTIBO LEGALEI BURUZ(HEMEN AGERTUKO DA TXARLA EGUNA)


Estatistikak