Nire Laguntza
Wikia sortu zenean eta Teketenen blogeko sarreraren izenburua irakurri nuenean, Zabalduk behar zaitu ;-), burura etorri zitzaidan lehenengo gauzarekin diseinu bat egin nuen. Azkar eta asko pentsatu gabe. Gaur berriz ikusi dut. Baina zer egiten du osaba Samek Zabaldu.com bozkatzeko agintzen? Zertan egongo nintzen pentsatzen egun horretan? Ah! Hauteskundeak ziren.Ideia horrekin jarraitzeko asmoa dut. Informatikari Euskaldunen Bilkuran bere kezka azaldu bait zuen Arkaitzek. Erabiltzaile eta parte hartzaileen artean desoreka handia dagoela zehaztu zuen. Egitekoen zerrendan Bannerrak promozionatu eta Pegatina bat diseinatu beharra dagoela ikusita bi egiteko hauek nire kontu.


Erantzunak
Nork: Teketen.2007/06/01 09:20:06.548 GMT+2
http://www.teketen.com
komunitate sendoa, bizia, alaia, irudimenezkoa sortu eta garatuko dugula ez daukat dudarik.
Izan be, diseinatzaileak, garatzaileak, argazkilariak, hackerrak, marketing adituak, saltzaileak, alferrak, kirolariak, kazetariak... denetarik batuko gara komunitatera.
Bide on!
Zure irudien zain geratuko gara besteok.
Nork: patxi gaztelumendi.2007/06/01 09:32:32.149 GMT+2
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi
Nork: .2007/07/07 19:05:49.502 GMT+2