Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/12 14:14:49.149 GMT+2

Teknoberriak: hamabostean behin Arrasate Irratian

Programazio berria estreinatu du Arrasate Irratiak (Arrasten FMko 107.7an). Internet eta teknologia berriek bere lekutxoa ere eukiko dute.

Arrasate Irratian kolaboratzaile lanak egingo ditut, Ubane Maderak zuzentzen duen Igo Autobusera saioan. Astelehen honetan lehenengo saioa egingo dut. Goizeko 11:030ak aldera izango da.

Blogariak irratian

Badirudi euskal komunikabide ezberdinek Internet eta teknologia berrien nondik norakoan jakin nahi dutela. Horretarako euskal blogosferara jo dute kolaboratzaile bila. Hona hemen beste irrati batzuetan kolaboratzaile diren blogariak:

Nork: imamon.2007/10/12 14:14:49.149 GMT+2
Etiketak: irratsaioa podcast arrasate irratia teknoberriak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

aupa Imanol!

Eta zuk ere, zure saiook sareratzeko asmorik bai?

Inork bota du inon, eta beharbada inoiz metapodcast bat sortu beharko genuke. Blogariok irratietan Interneti buruz egiten ditugun saioekin.

Ikasturte honekin areagotu egin dira, eta ikusgarritasuna ez ezik, entzun ere egingo gaituzte. Ez da gutxi.

Bon, zorte ona eta aurrera.

Nork: ptx | irratia.com.2007/10/15 17:27:17.173 GMT+2
http://www.irratia.com

Ongi etorri klubera, Imanol!

Podcasta entzuteko irrikitan gaude! ;)

Nork: joxe.2007/10/17 00:11:02.985 GMT+2
www.teknopata.net

Sareratzeko asmoa dut bai. Podcasta publikatzeko sistema ezberdinak probatzen nabil. Gomendiorik bai?

Nork: Imamon.2007/10/17 23:19:29.104 GMT+2
http://www.klikbikoitza.eu

Aupa! Nik Galder Segurola gehituko nuke.
Lehenengo saioan egon ez bazen ere, ostegunero Graffitin arituko dela dirudi.
Gaztelerazko bloga gehiago zaintzen duen arren, 
<a href="http://eu.galder.net/">euskarazkoa ere badu.</a>

Gainera, bere bloga oso bisitatua da (technorati eta alexa horren lekuko).

Podcastgintzari buruz, nire bloga Wordpressekin eraikita dagoenez, <a href="http://www.mightyseek.com/podpress/">Podpress</a> gehigarria frogatzeko asmoa dut. Oso ondo hitzegin didate Podpressi buruz.

Beste egun batean a bote pronto bota nuen metapodcastaren ideiarekin Patxik bat egiten duela dirudi. Ez da batere ideia txarra. Hitzegingo dugu, buelta batzuk eman dizkiot eta.

Bestalde, ongi etorri blogari/esatarien klubera!

Nork: haritz.2007/10/19 14:02:17.386 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/

Nork: haritz.2007/10/19 14:02:30.749 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/

Aupa! Nik Galder Segurola gehituko nuke. Lehenengo saioan egon ez bazen ere, ostegunero Graffitin arituko dela dirudi. Gaztelerazko bloga gehiago zaintzen duen arren, euskarazkoa ere badu.

Gainera, bere bloga oso bisitatua da (technorati eta alexa horren lekuko).

Podcastgintzari buruz, nire bloga Wordpressekin eraikita dagoenez, Podpress gehigarria frogatzeko asmoa dut. Oso ondo hitzegin didate Podpressi buruz.

Beste egun batean a bote pronto bota nuen metapodcastaren ideiarekin Patxik bat egiten duela dirudi. Ez da batere ideia txarra. Hitzegingo dugu, buelta batzuk eman dizkiot eta.

Bestalde, ongi etorri blogari/esatarien klubera!

(nahiko baldar aritu naiz mezua bidaltzerako orduan eta, mesedez, ezabatuko dituzu aurreko biak eta parentesi arteko hau?)

Nork: haritz.2007/10/19 14:04:09.806 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/

Aupa iMamon:

Podcast-aren zain geratuko gara.

Nork: iturri.2007/10/19 22:08:33.306 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Errenferentziak:

...b.com/saioak/default.asp?hizk=eu&id=FAKTORIA">Faktorian Klik Bikoitzaren egileak, iMamonek ere, bere tartetxoa du Arrasate Irratian. Beno, ba neu ere ...

Erreferentzia:  Neu ere esatari! 2007/10/17 00:45:44.449 GMT+2

Idatzi artikulu bat

Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)

Estatistikak