Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/28 19:35:12.644 GMT+2

Pekka Himanen Bilbon


Filosofo finlandiarra eta Hackerraren etika liburuaren idazlea azaroaren 27an Bilbon izango da hitzaldi bat ematen. Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako Teknologia eta berrikuntza bilatzea izeneko hitzaldi emango du 12etatik 13:30etara Bilboko Guggenheim museoko aretoan. Sarrera debaldekoa da, baina erregistratu beharra dago.

Pekka Himanen-ek hainbat liburu idatzi ditu, hackerraren etikaren oinarri eta ondorioak aztertzen dituen liburua (Hackerraren etika eta informazio aroaren espiritua) da ezagunena.

Gizarte berri honetan garrantzi handia izatera iritsi diren hackerren baloreak azalduko ditu beste batzuen artean. Hitzaldira joateko asmoa baduzue liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.

Nork: imamon.2006/10/28 19:35:12.644 GMT+2
Etiketak: hacker himanen pekka bilbo guggenheim etika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak