Dragoi bat tatuatu dut. Aspalditik nuen buruan tatuajea egitea. Bost urte edo izango dira. Garai hartan Gasteizen Autoedizioa ikasten nengoen. Behin Txegun lagunak tribalak marraztu zituen tartean dragoi tribal bat egin zuen. Ikusi nuenean jakin nuen egunen baten hori tatuatuko nuela, eta horrela esan nion.
Ganesha Tattoo
Tatuatzeko lekua aukeratzerakoan honakoak izan ditut kontuan:- Tatuatzailea ezagutzen dudala.
- Etxetik gertu dagoela.
- Gela garbia eta segurua dela.
- Tatuatzailea profesionala.
Beraz Mentxurekin hitzordua egin nuen tatuajea egiteko. 16:45etan nuen hitzordua. Pixkat itxoin dena prestatu zezan eta barrura. Eramandako txantiloia kalkatu eta jakin beharrekoak azaldu zizkidan. Tatuatzen hasi zen. Ez du minik egiten. Esaten dutenez pertsona eta lekuaren araberakoa da mina. Bueno bai min egiten du, baina jasan daitekeen min bat da. Ziztadatxo batzuk. 8ak arte egon nintzen. Tartean hiru atseden egin genituen.
Tatuatzeko arrazoia
Gaur egun jendea arrazoi desberdinengatik tatuatzen da, nire uste apalean boladan dagoelako. Modak pasa egiten dira, baina tatuaje bat bizitza guztirako da, kontuan izan beharreko orduan. Lehen esan dudan bezala tatuaje ikusi nuenean jakin nuen hori tatuatuko nuela egun baten. Bi arrazoi nituen dragoi hori tatuatzeko.
- Ikusi nuenean gustatu zitzaidan. Trazu finak, elegantea eta aldi berean erasokorra.
- Lagun batek egindako diseinua da eta beraz berarekin gogoratzeko balioko dit.
Momentua eta sinbolismoa
Tatuatzeko momentua ere kontuan izan beharreko gauza bat dela uste dut. Etapa berri edo aldaketa baten aurrean tatuatzea erabaki dut. Abuztuan tximak moztu nituen eta esaten dutenez Sansoni tximak moztu zizkiotenean indar guztia galdu zuen, ea dragoiak indarra ematen didan...


Erantzunak
Nork: Uxo.2006/09/21 09:15:04.851 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/tuttifrutti
Nork: txegun.2008/10/02 01:20:57.214 GMT+2
Ya veo que andan bien. Te he mandado un correo a la dirección que indicas. Por si acaso mira en la carpeta de SPAM.
Nork: Imamon.2008/10/12 21:59:43.298 GMT+2
http://goiena.net/blogak/klikbikoitza