Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/26 23:02:16.172 GMT+1

Nire lehen argazki kamera, Canon PRIMA Junior

Canon PRIMA Junior

Irudian ikusten duzuena nire lehen argazki kamera da. 35 mm-tako Canon PRIMA Junior. Argazkiak errebelatu eta inprimatu egiten ziren. Gogoratzen? Zelako oroitzapenak. Etxeko armairuetan garbiketa egiten aurkitu dut. Oker ez banago osaba-izebek erregalatu zidaten. Kamera honekin hainbat buru moztu nituen familiako ekitaldietan, klaseko ikasbidaietan talde argazkiak atera, familia erretratatu... etxean ditugun argazkien erdia kamera honekin atera ziren. Urteak pasa eta gurasoen Yashica MG-1 kameraren jabe egin nintzen. Urteetan argazkilaritza alde batera utzi ondoren berriz bueltatu nintzen gurasoek Lanzarotetik Canon PowerShot S200 digitala ekarri zidaten arte. 2 megapixeletako konpaktatik reflex digitalera salto egin nuen eta Olympus E-330 erosi nuen. Urte batera Canon 40D batengatik aldatu nuen.

Nork: isoriano.2008/11/26 23:02:16.172 GMT+1
Etiketak: prima canon junior argazkilaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...izpide (gaur neuk egin dut berba pilo bat!): Euskaldunon kultura kontsumitzeko ohiturak Imamonen mezu honen harira, aspaldiko katxarroak (neure idazmakinarekin...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2008/11/30 2008/12/01 00:10:04.740 GMT+1

...ta klikatu 2008/12/28 23:38:15.473 GMT+1 Yashica MG-1 Aurreko sarreran nire lehen argazki kamera izan zen Canon PRIMA Junior aurkeztu...

Erreferentzia: Yashica MG-1 - Klik Bikoitza 2008/12/28 23:47:51.118 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak