Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/10 00:59:46.778 GMT+1

Micro$oft Arrastera datorrela zenbait gogoeta

Astelehean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen inaugurazioan egon nintzen. Jimmy Walesek egin behar zuen hitzaldia entzuteko joan nintzen. Ez dut kontu honekin asko luzatu nahi, dagoeneko zenbait lekuetan egin diote jarraipena eta Hezkuntza Telebista Blogean Josik bideo sorta ederra eskegi duelako.

"Berrikuntzaz hitz egitea garrantzitsua bada, berrikuntza egitea are inportanteagoa dela" azpimarratu zuen Juan Jose Ibarretxek eta "hitzetatik ekintzetara pasatu behar dugula" pare bat aldiz entzun nion. Zera pentsatu nuen, bada ordua hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta software librearen aldeko apustua egiteko.

Egun bat pasa eta joño, joño… Orain badakit zein zen astelehenean Ibarretxek aipatu zuen mahaia. Microsoft enpresa berritzailea, zabala, librea eta euskalduna Garaia Berrikuntza Gunean zentroa jartzeko negoziazioetan dabil eta tartean daude MCC taldea, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Gaia (Euskadiko Telekomunikazio Klusterra)

Sarera jo dut Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Planaren bila eta Eneko Astigarragaren sarrera batekin egin dut topo eta Microsoft enpresarekin bat datozen eta plan horretan agertzen diren sei lema aurkitu ditut:

  • Berrikuntza eta jakintzaren gizartea.
  • Gizartean pentsamendu kritikoa eta librea
  • bultzatzea.
  • Etengabeko berrikuntza erakundeetan.
  • Berrikuntza irekia bultzatzea berrikutza eremu guztietara zabalduta.
  • Euskadi erreferentea izatea.
  • Jakintzaren Gizartea Orokortzea

Haritz Rodriguezen Galaxian irakurri dut DVren informazio iturrien arabera haustura digitalaren aurka lan egitera datorrela Arrasatera. Bihar Gaur Gaur8n irakurri beharko ditut bere gogoetak.

Eusko Jaurlaritzari galderak

Zerrenda luzeegia litzateke. Ona eta laburra bi bider ona! Beraz pare bat galdera bakarrik:
  1. Nola egokitzen da hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2010 planarekin?
  2. Zenbat kostatu zaigu akordio "berritzaile" hau?

Zorionak Micro$of

Bukatzeko nire zorionik beroenak Micro$ofti saldu berri duen paketearengatik (Lizentzia erregalua+Medioetan argazki galeriak)

Nork: imamon.2007/11/10 00:59:46.778 GMT+1
Etiketak: ztbp garaia mcc microsoft arrasate | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Kaixo!
Tira, nik baino, "haustura digitalaren aurka lan egitea" erronka izango duela DVk esan zuen, paperezko edizioan. Antza denez, digitalean bertsio laburutuak dira.

Nork: haritz.2007/11/18 03:32:07.778 GMT+1
http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/

Errenferentziak:

...roko inbertsioa, horietatik Microsoftek 17.4 milioi jasoko ditu. Badakizue, Pixka bat es mucho (dinero).Honekin lotutakoak: Micro$oft Arrastera datorrela zenbait gogoeta Nork: 

Erreferentzia: Pixka bat es mucho (morro) - Klik Bikoitza 2008/06/19 23:52:37.697 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak