Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/10 23:10:34.149 GMT+1

Kontuz! Magenta kolorea T-Mobile enpresarena da

all your magenta are belong to T-Mobile

Diseinuari buruz gutxitan idazten dut blogean. Errementariaren etxean, zotza burduntzi. Oraingoan koloreari eta eta copyrightari buruz idatziko dut. Sarreraren titularrean agertzen dena ez da txantxa bat.

Kolore bat erregistratu daiteke? Kolore baten izena erregistratu daiteke? Baietz ematen du. T-Mobile enpresak magenta kolorea erabiltzen du bere irudi korporatiboan eta bere webgunean azaltzen duenez erregistratuta dauka. Ikus beheko irudia.
 T-Mobile Owns the Color Magenta

Diseinugileak eta arte ederretakoak, ez kezkatu, marka erregistratua enpresaren jarduerari bakarrik dagokio.  Koadro bat margotzen hari bazara magenta kolore potea erabil dezakezu, baina telefoniarekin zerikusi duen zerbait margotzen baduzu T-Mobile enpresaren abokatuek zure atea jo dezakete.  

Nork: imamon.2007/11/10 23:10:34.149 GMT+1
Etiketak: telekom magenta deutsche copyright t-mobile | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bolo-bolo dabil azkenaldixen T-Mobile komunikabidietan, baiƱe ez magenta kontuengaittik. Izen be, ez dou barriro ikusiko errepidien kolore hori daroien ziklista profesionalik: hamen.

Nork: Sergio.2007/11/30 10:29:19.693 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak