Ikerketa txiki bat egiten egon naiz. Geurean oso hedatuta dauden bi komunitateetan egin dut ikertzen, Fotolog eta Myspace guneetan.
Gertuko lagunak non erroldatuta dauden begira egon naiz. Nire Myspace guneko 18 lagunak non dauden erroldatuta eta hauen lehenengo 10 kontaktuak non erroldatuta dauden begiratu dut. Fotologean ez dut izenik eman, baina RSS bidez jarraitzen ditudan 10 kontuetan begira egon naiz. Eta 10 lagun hauen lagunak non erroldatuta dauden ere begiratu dut.
Ondorioak
Gune askotan Euskal Herria ez denez aukeren artean agertzen erabiltzaile askok España aukeratzen dute eta herria jartzeko tokian erreibindikazioak egiteko erabiltzen dute.Beste batzuk Españatik kanpo erroldatzen diren. Arrazoia zein den esatea zaila da. Bere burua ez dutelako español ikuste, beste herrialde batzuekiko atxikimendua adierazteko edo pribatutasuna gorde nahian bere herriko jendeak ez aurkitzeko beste herrialde batean erroldatzen denik ere badago.
Eta azkenik, barre eragiten dituzten gune geografikoak aukeratzen dituzte. Herrialdea edo herria bera bakarrik ez du barregurarik eragiten kasu gehienetan, baian aurretik zerbait gehitzen badiozu artikuluaren bukaeran agertzen direnen modukoak aurkituko dituzu.
Erreibindikatiboak
- BASQUE COUNTRY is not, España (13 erabiltzailek aukeratu dute)
- Arrasate-Mondra is not, España (4 erabiltzailek aukeratu dute)
- Euskal Herria ez da, España (3 erabiltzailek aukeratu dute)
Neutralak
Fotolog.com guneak bi aukera berezi eskaintzen ditu. Neutral Zone eta Europa Island asmatu dute. Euskaldun askok erabiltzen duten aukera da.- ARRASATE!, Neutral Zone (4 erabiltzailek aukeratu dute)
- ARRASATE, EUSKAL HERRIA Europa Island (4 erabiltzailek aukeratu dute)
Beste herrialde batzuekiko atxikimendua
- ARRASATE EZ DA ESPAÑA, Irlanda
- Guantánamo, Cuba
- Sahara
Bereziak
- EUSKAL HERRIA / BASQUE COUNTRY near, España
- Euskal Herria Antigua y Barbuda
- ¡AVE MARIA PURISIMA!, Estado de la Ciudad del Vaticano (Santa Sede)
- Euskadi is not Spain, Cigarrola is not Arrasate, Islas Marshall
- Que te, Kayes, Mali II
- Edonon, Wallis and Futuna
- Eirelogan, Saint Peter Basseterre, Saint Kitts and Nevis
- se dice ortigas, no, Artigas, Uruguay
- Sin city, Neutral Zone
- Ke viene el, Cocos (Keeling) Islands
- Sandwich de queso y…, York, United Kingdom
- fine land, fine beer, Kilkenny, Ireland
- mordor, Pais Vasco, Spain
- eztakit nun dauen, Guam


Erantzunak
Oso interesgarria iruditu zaitblog sarrera hau, askotan begiratu izan dut datu hau euskal herritarren web orrietan sartzen nahizenean, kuriosoa iruditzen zait. Datu pertsonalak era pribatuan gordetzeko tresna ere bada gu klasifikatzeko duten zailtasun hau, adibidez nire herriko fotolog-ak ikustea nahi nuenean (txutxu-mutxuan ibiltzeko) arazo hau eduki nuen, inork ez zuen izen “ofiziala”.
Bestalde nire web orri sozialak begiratu berri ditut eta nik leku batzuetan España daukat jarrita, beste batzuetan Euskal Herria eta beste batzutan tontokeriak; Islas Marianas del Norte, Islas Marshall, Islas Caiman...
Agian alternatiba hau da:
http://www.ojointernet.com/noticias/a-un-nuevo-pais-virtual/
Euskal herri birtual bat sortzea, agian honek mundu fisikoan beharrezkoa dugun autodeterminazio eskubidea lortzen lagunduko degu, ez dakit, baina gutxienez guk nahi dugun lekuan bizi garela esateko aukera egongo da web sozialetan.
Nork: Demonocrazy.2008/04/09 15:47:07.945 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy
ezaugutzen al dozue antzerako proiektuak? interesgarria dala uste dot.
Nork: xabi.2008/04/14 23:56:41.038 GMT+2
http://www.xabierdelrey.net
Bonito, Jersey
Nora zoaz kon esa, Anguilla
Nork: mikel.2008/05/05 21:36:11.741 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia