Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/21 20:42:12.124 GMT+2

Etxeko zerbitzaria, bai ala ez?

Aspalditik nabil kontu honekin bueltaka. Etxean erabiltzen ez dudan Pentium II zahar bat dut? Mahai bat okupatuta daukat eta ez diot erabilpenik ematen. Zerbitzari bat ezartzea pentsatu dut, baina zerbitzari bat behar dut?  Zertarako?

Erabilera

Erabiltzekotan fitxategiak partekatzeko erabiliko nuen gehien bat. Argazki asko ateratzen ditut (koadrilakoak eta musika taldeei). Nazkatuta nago CDak grabatu eta EZGAEk dirua lapurtzeaz. Fitxategiak partekatzeko guneak begiratzen egon naiz, baina debalde direnak fitxategi bakoitzeko muga dute. Beste batzuetan izena eman behar da gunean fitxategia jeisteko...

Erabiltzen ez dudan ordenagailuari GNU/Linux banaketaren bat instalatu eta zerbitzari bat montatzea pentsatzen nago.

Arazoa: sistema eta sare informatiko kontuetan ez naiz abila, baina zerbait berria ikasteko balioko du sikiera.

Laguntza

Sistema eta sare informatikoetan abilak zaretenoi laguntza eske nator. Ez, ez dizuet eskatuko etxera etorri eta zerbitzaria instalatzeko, nik egin nahi dut eta.

Baina zalantza batzuk ditut:
  • zein arazo ikusten diozue etxean zerbitzari bat jartzeari? 
  • Erraz egin daiteke ezagutza handirik gabe?

Nork: imamon.2008/10/21 20:42:12.124 GMT+2
Etiketak: infromatika zerbitzaria sarea etxea | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik uste oso zaila ez dela izango, ziur nago interneten milaka "how-to" egongo direla. Nik ikusten diodan arazorik handiena denbora osoan piztua egotea (kontsumoa) eta honek atera dezakeen soinua, lo gela ondoan izanez gero akaso ez litzateke oso erosoa izango.

Hona hemen aurkitu ditudan zenbait laguntza.
http://www.scribd.com/doc/976046/Montar-un-Servidor-con-Debian-GNULinux
http://foro.hardlimit.com/showpost.php?p=137029&postcount=1

Nork: newton.2008/10/22 13:01:11.139 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A

Zenbateko kontsumoa dauka ordenagailu batek? Soinuarena ez da arazoa, azpaldi igo nituen ordenagailuak ganbarara.

Nork: imamon.2008/10/22 13:55:27.746 GMT+2
http://goiena.net/blogak/klikbikoitza


Iepa, nere blogaren hasierako post-etan hiru urratsetan azaldu nuen nik nola egin nuen. Ikus www.ugartemendia.com. Web zerbitzari batez aritu nintzen, baina ftp zerbitzariarentzat ere egokia da, aldaketa txikiak eginez.

Ez zaizu batere zaila izango eta elektrizitate kontsumoari dagokionez, CPU-ren potentzia ikusi eta gugleatu, ziur aski aurkituko duzu erantzuna.

Ondo pasa.

Nork: ugartemendia.2008/12/15 00:57:48.837 GMT+1
www.ugartemendia.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak