Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/15 08:15:43.818 GMT+1

Erantzunik izango ote du Garibaiko eserialdiak?

sentada en Garibai!
Bihar Garibai etorbidean eserialdia egingo omen da  "obrengatik protestatzeko eta Arrasateko kale nagusien mozketa" salatzeko e-postaz jaso dudan mezuak dioenez. Ziur nago arrasatearrok horrelako mezu bat behintzat jaso dugula azken asteetan.

Garibai Bus2

Duela gutxi irekita

Urtarrilaren 29an zabaldu zen Garibai etorbidea, baina Maalako biribilgunetik Biteri aparkalekuraino doan zatian bakarrik zerbitzu publikoak sartu ahal dira, hau da; autobusak eta taxiak. Gainerako ibilgailuek debekatuta dugu sartzea. Batek baino gehiagok sekulako buelta egin behar du autoz etxera heltzeko.

Kaosa sortzen duen semaforoa

Aurreko baten Joxek Arrasaten kaosa sortzen duen semaforoaz idatzi zuen Faroan.  

Ikusi beharko dugu eserialdia erantzunik duen edo ez. Kale edan erraldoia eta orgiarekin gertatu zen moduan erantzun berdintsua izango ote du?

Nork: imamon.2007/02/15 08:15:43.818 GMT+1
Etiketak: arrasate eserialdia garibai trafikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak