Aurkezpena

Imanol Soriano dut izena. Siberia-Gasteizen
jaio nintzen 1980ko apirilaren
20an, beraz "patateroa" naiz jaiotzez, baina
betidanik Arrasaten
bizi naiz.
Ikasketak
Autoedizioa
ikasi nuen Gasteizko
Arte Eskolan. Bi urte egin nituen Gaseizen ikasten. Lehengo
urtea oso nekagarria izan zen niretzat, eta uste dut nire ikaskideek
bat egingo dutela nirekin. Eguna argitu baino lehen hartzen nuen
Gasteizerako autobusa eta ilunpean bueltatu, horrela igaro nuen
lehenengo urtea. Bigarrena lasaiagoa izan zen, praktikak eta proiektua,
eta Gasteizera gutxitan joaten nintzen. Heziketa Zikloa bukatu eta gero
diseinuaren beste alor bat ikasteko asmoarekin CETIC en
izena eman eta HTML,
Dreamweaver, Flash
eta JavaScript
ikasi nituen.
Lana
Goiena Komunikazio
Zerbutzuak kooperatiban lanean dihardut 2004ko
otsailetik. Asteleheneko
Goienkariko maketatzailea naiz. Lehen irakasle izan nintzen
urtebetez Arrasateko Bastida akademian
diseinu grafiko, web diseinu, ofimatika, mekanografia eta Interneteko
klaseak ematen.
Nire proiektuak
Lan kontuak alde batera utzita, proiektu eta ekimen ezberdinetan parte
hartu edo/eta hatzen dut. - Librezale foroko erabiltzailea.
- Euskarazko Wikipediako lankidea.
- Aplleberri: Appleri buruzko berriak euskaraz.

