Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Zer da Klik Bikoitza?

Klik Bikoitza nire blog pertsonala da. Aspalditik nuen buruan bitakora bat zabaltzea. Software ezberdinak eta hainbat ostatu probatu ditut, baina ez nuen euskaraz egindako software egokirik topatu eta are gutxiago ostatua euskaraz debalde ematen zuenik.

Eibar.org blog komunitatea ezagutzen nuen, baina eibartarra ez naizenez ezin blog eskaera bat egin. Beraz, Goienak blog komunitatea sortu nahi zuela Debagoienean jakin nuenean nik ere bertan parte hartzea erabaki nuen.

Blogean informatikaren inguruko berri eta nire kezkak sartuko ditut. Eta honekin batera espero dut zuen zalantzak argitzea. Askotan etortzen zaizkit lagunak eta familiakoak informatikari buruz aholku eske. Gehienetan informazio berdintsua eskatzen didatenez gauzak behin baino gehiagotan errepikatu behar ditut. Ekimen honekin bakoitzari azaldu beharrean hemen plazaratuko ditut eta norbait aholku eske badator blogera bideratu.


Estatistikak