Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/21 19:05:44.849 GMT+2

Danbakako lehenengo kontzertua

Atzo gauean Elgetan izan nintzen. Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketako bigarren edizioan.  Lehiaketako lehen kontzertuan talde hauen musika entzuteko aukera izan nuen: Bergarako Azkaiter Pelox, Oñatiko Drakes, Antzuola eta Zumarraga Klakson eta Arrasateko Ozen. Azkaiter Pelox eta Ozen ezagutzen nituen lehendik eta hori dela eta igo nintzen Elgetara. Baina, talde berriak ezagutzeko gogoarekin ere igo nintzen. Hamarrak aldera heldu nintzen Espaloira. Kafe bat eskatu eta zigarro bat piztu nuen eta bat-batean Iker agertu zen. Bakarrik nengoela ikusita jantokira igotzeko gonbitea egin zidan. Afalostean harrapatu nituen lanera joandako hainbat lankide, epaimahaia eta taldekideak. Ardoa, kafe ugari eta tila bat baina koparik ez. Lehiaketan puntuak galduko zituztelako beldur edo?

Azkaiter Pelox

Azkaiter Pelox
Bergarako Azkaiter Pelox bakarlariak ireki zuen kontzertua. Elegante jantzita eta ileorde barik igo zen eszenatokia. Bere kantuak pare bat bertsiorekin tartekatu zituen kontzertuan. Azkaiter Pelox ez da geldirik egoten den horietakoa eta gora eta behera ibili zen Espaloian. Ziur asko GOITBko kameralariek lanak izango zituztela bere irudiak hartzeko, baina kamera aurrean posatzen badakiela erakutsi zuen. Ez zen lehiaketaz nahastuko?

Drakes

Drakes
Oñatiko Drakes taldearen punk-rocka entzuteko aukera izen zen ondoren. Bideo aurkezpenean zuzenekoetan diskoan baino indartsuago agertzen direla esan zuten. Diskoa entzuteko aukerarik ez dut izan, baina atzo potente egon ziren. Erritmo azkarrak eta abestiak bata bestearen hatzetik ia gelditu barik, ur tragoxka bat eta berriz ere kaña ematera.

Klakson

Klakson
Antzuola eta Zumarragako kideez osatutako taldea igo zen hirugarren eskenatokira. Niretzako atzoko deskubrimendua izan zen talde hau eta musika estiloa ere bitxia. Klak & Son estiloa jorratzen du boskote honek. Alderaketak egitea ez dut atsegin eta are gutxiago musika kontuetan, bakoitzak bere estiloa baitut, baina Espaloian bildutako pare bat pertsonek Roberto Mosoren antza hartu zioten. Esango didazuen zertan?  

Ozen

Ozen
Azkenik, Ozen taldea igo zen taula gainera. Talde hau berriz ere ikusteko gogoa nuen, gehien bat teklatuarekin nolako soinua lortzen zuten entzuteko. Abesti berriak (motzagoak eta azkarragoak) eta zaharrak tartekatu zituzten emanaldian zehar, baina gehien bat doinu gogorrak. Lehenengo lerroan egon nintzen burua astintzen, nahiz eta orain tximak moztu ditudan.

Nork: Imamon.2006/10/21 19:05:44.849 GMT+2
Etiketak: danbaka2 espaloia ozen azkaiter elgeta drakes danbaka lehiaketa klakson kontzertuak pelox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak