Lehen nuen argazki kamera konpaktua, Canon PowerShot S200, ez zebilen oso ondo. Kolpe bat jaso eta uretara jausi zen, baina oraindik argazkiak ateratzeko moduan badago ere ez da oso fidagarria, gainera bateriaren iraupena oso mugatua da. Azkenengoz Kobetasoniken erabili nuen. Etxera bueltatu eta argazkiak deskargatu ondoren atera nituen guztietatik (ehundik goroa) bakarra salbatu zen. KISS taldearen argazki hau, beste guztiak desenfokatuta zeuden. Gertatutakoa ikusi nuenean konpakta berri bat behar nuela konturatu nintzen.
Bi gauza bakarrik eskatu nizkion kamera berriari:
- Ahal zela kontrol manualak izatea.
- Compact Flash txartela erabiltzea.
Ebayn barrena Canon PowerShot G5a aurkitu nuen. Modeloa zaharra bada ere (2003 urtean kaleratu zen lehengoz) eskatzen niona zuen. Modelo berriagoek G7 eta G9a SDHC txartel mota erabiltzen dute. Gainera Canon 40D kamerak erabiltzen duen bateria mota berdina erabiltzen du. Hori izan zen G5 modeloa erosteko beste aitzakietako bat. Bilaketa bat egin eta enkantean 125 eurotan argazki kamera, 3 bateria eta txartel bi eskuratu nituen.


Idatzi artikulu bat