Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/13 20:00:30.089 GMT+1

bildu.net eta MarraPuntu.org

Pasa den astean Bildu.net ezagutu genuen Zabaldu.com-en bitartez eta egubakoitzean ere horrela enteratu ginen MarraPuntu.org gunea sortu dela.

Bildu.net

Laster-markak gorde, elkarbanatu eta etiketatzeko sistema bat da. Ziur nago gehienok laster-markak elkarbanatzeko del.icio.us sistema erabili dugula, orain euskaraz egin dezakegu!

Eztabaida eta polemika txiki bat
izan zen Zabaldun.com gunean. Polemika dela eta egun bakarra eman zuen sortzaileak nortzuk ziren jakitea. Nahiz eta garatzaileek sekretupean gorde nahi zuten. Azkenik Arkaiz eta Teketenek elkarlanean scuttle software librea euskaratu eta del.icio.us-en klon bat sortu zutela azaldu zuten. Zorionak! Zuek bai zaretela 2.0!

MarraPuntu.org

Ingelesez Slashdot dagoen moduan eta espainolez barrapunto.org, euskaraz MarraPuntu.org gune berria sortu da. Barrapunto euskalduna!  Bazen garaia!  Duela pare bat urte ezezagun batek "bururatu al zaizue barrapunto euskaldun bat sortzea?" galdera bota zuen Librezaleko foroan. Hamaika erantzun jaso zituen galderak, laguntzeko prest zegoen jendea. Pi domeinua pagatzeko prest azaldu zen eta marrapuntu izena proposatu zuen.

Momentuz Drupal sistema erabiliko dutela esaten dute lehenengo istorioan. Drupal euskaratu gabe dagoela diote, baina nik dakidala euskalGNUkoek itzulpena egin zuten eta eskuragarri dago.

Bi urte pasa dira ezezagunak galdera bota zuenetik eta azkenean badirudi proiektua martxan jarri dela. Burutzen bazen diseinuan laguntzeko prest nengoela bota nuen. Ikusten denez Slash_black theme erabiltzen dute. Slashcoden oinarritutako themea. Ez da oso modernoa, esango nuke retro xamarra dela. Kontuan izan Slashdot-en CSSa berriz diseinatzeko lehiaketa antolatu zutela orain dela hilabete batzuk guztiz itxuraldatzeko. Bueno, ba oraindik ere laguntzeko prest nago. Baina ez dago modurik garatzaileekin kontaktuan jartzeko, ez formulariorik ez e-postarik. Faltan botatzen ditut ere honi buruz atala, maiz egiten diren galderak eta lizentzia.

Nork: imamon.2006/11/13 20:00:30.089 GMT+1
Etiketak: euskara bildu hacktivismo teknologia hacktivism barrapunto web2 0 informatika marrapuntu slashdot internet hackintza org net | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak