Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/04 17:19:48.592 GMT+1

All YOUR data are belong to U.S.


All YOUR data are belong to USEstatu Batuetako lege batek atzerritarren ordenagailu eramangarriak konfiskatu eta epe mugagabean atxikitzea baimentzen die aduana funtzionarioei.
Harrigarriena da "askatasuranen lurraldean" legeak baimentzen diela funtsezko susmo gabe egin dezaketela.

Legeak kezka sortu du atzerriko exekutiboen artean. Estatu Batuetara zuzendaritzako buruak bidaltzen dituzten enpresek beldur dira ordenagailu eramangarrietan gordetako isilpeko informazioa ez ote den konpetentziaren eskuetan jausiko.

Ziurrenik hemendik aurrera ordenagailuak alokatzen dituzten enpresak perretxikoen modura egingo dute gora Estatu Batuetan. Badakizue Estatu Batuetara bidaiatzekotan bazabiltzate ordenagailu eramangarria etxean utzi.

Iturria: International Herald TribuneLaptops give up their secrets to U.S. customs agents

Nork: Imamon.2006/11/04 17:19:48.592 GMT+1
Etiketak: ordenagailu eeuu pribatutasuna eramangarriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak