Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/02 19:17:11.964 GMT+1

Llizentzia aldaketa

Orain arte blog honetan Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.1 lizentzia erabili dut. Hemendik aurrera beste lizentzia bat erabiltzea erabaki dut. Attribution-ShareAlike 1.0 lizentzia erabiliko dut aurrerantzean. Aldaketa bakarra da erabilpen komertziala egiteko aukera egongo dela aurrerantzean. Aldaketaren arrazoia

Behin Luistxok esan zidan blogean idatzi nuen SPIP euskaraz sarrera Sustatun atera zutela kopyleftatuta. Luistxok lizentzia urratu zuten jakiteko idatzi dizan Sutatuko albistea banner baten gainean agertu zelako. Nik ezetz esan nion baina Luistxok arrazoia zuen, publizitatea izanik erabilpen komertziala egin zuten. Ez nuen gaizki hartu, baina ikusita blog ugaritan publizitate eta banner mordo bat daudela lizentzia aldatzea erabaki dut.

Nork: imamon.2006/02/02 19:17:11.964 GMT+1
Etiketak: lizentzia klik cc copyleft bloga bikoitza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak