Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/19 20:16:37.275 GMT+1

Utzi Microsoft Office alde batera!

Microsoft -en monopolioa gainditzeko kode irekian garatutako ofimatika suita bikaina da OpenOffice.org. Software librean sinesten dugunontzat ezinbesteko tresna bilakatu da. Microsoft Office alde batera uzteko arrazoiak:

  • Erabiltzailearen segurtasuna kolokan jartzen du.
  • Beste formatu batzuekin ez da bateragarria.
  • Software jabeduna da.

Microsoft Officek kolokan jartzen du erabiltzailearen segurtasuna. OpenOffice.org kode irekian garatutako softwarea izanik kodea edonork berraztertu dezake.

Jatorrizko formatuak beharrezkoa duen informazioa bakarrik gordetzen du. Ondorioz OpenOffice.org -eko fitxategi bat testu eta tipografia jakin batekin pisu gutxiago izaten du Word-en egindakoa baino. Word -eko fitxategi bat OpenOffice.org -en zabaldu eta gorde ezkero, pisua (gutxi-gora behera) erdira jaisten da. Software librearen abantailak :)

Testu-prozesadorea, kalkulu-orri, aurkezpenak egiteko tresna, ilustrazio bektoriala lantzeko tresna eta beste hainbat erreminta dakarren suita da. Microsoft Officen formatuekin guztiz bateragarria da eta inongo arazorik gabe lan egiten du. Microsoft Officek ezin du OpenOffice.org -en landutako dokumentuak ireki.

Bulegotika-suite osoa

Testu prozesadoreak eta kalkulu orriak (gehien erabili ditudanak) nire behar guztiak ase dizkidate inongo arazorik gabe. Beste tresnak gutxi erabili ditut, baina ez du arazorik izan.

Urrian kaleratu zuten EuskalGNUkoek euskaraz lokalizatutako azken bertsioa. Urte berriarekin 1.1.4 bertsioaren lokalizatze lanetan dihardute.OpenOffice.org 1.1.3 euskarazko bertsioa 4.urteurren ospakizunarekin batera kaleratu zuten.

EuskalGNUk lokalizatuta

OpenOffice.org 2.0 Beta bertsioa eskuragarri dago OpenOffice.org webgunean. Bertsio egonkorrena 1.1.4 bertsioa da.

Nork: Imamon.2005/03/19 20:16:37.275 GMT+1
Etiketak: euskaraz pribatutasuna office librea openoffice microsoft software | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak