Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/11 21:50:51.947 GMT+1

Blogari euskaldunen lehen bilkura

Elgetako Espaloiak apirilaren 17rako blogari euskaldunen lehen bilkura deitu du. Blog euskalduna dugunok elkar ezagutzeko aukera izango dugu hauteskunde eguenean. Bilkurak gai zehatzik ez duela izango iragarri dute, baina sortu daitezkeen gaiak ematen dituzte. Elgetako Espaloiak behar diren baliabide guztiak jarriko ditu: Leku paregabea, jan-edana (bakoitzak bere kontu), telebista pantaila erraldoia eta Wi-Fi sarea. Portatila eramatea gomendatzen dute, nahiz eta eurek erabiltzeko hiru ordenagailu jarri.

Izenaren inguruan, badaude iritzi kontrajarriak dagoeneko. Batzuen ustez, euskaldunok BST (Blogak, Sagardoa eta Txakolina) antolatu beharko genukeela uste dute. Zuek nahi duzuen moduan izendatu nik B&B erabiltzen jarraituko dut eta. Blogari euskaldunon bilkura jarraitzen izango du. Nahiz eta edaten duguna garagardoa ez izan. Lehendik erabakita dauden gauzei izena aldatzea ez dut ondo ikusten. B&B mundu osoan erabiltzen da. Zertarako izena aldatu? Pentsa gertatu daitekeela Errioxan B&W (Blogs & Wine) erabiltzea erabakitzen dutela, Mexikon B&T (Blogs & Tekila). Nola elkar ulertu hainbeste terminologiarekin?

B&B vs BST

Informazio gehiago topaketaren orri ofizialean.

Nork: Imamon.2005/03/11 21:50:51.947 GMT+1
Etiketak: espaloia elgeta garagardoa musika blog internet bloga bilkura blogariak bb1 blog beers | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...en erreportaia 2005eko apirilaren 15a - Goienkaria 195 - Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egin zen Euskal Herriko lehen blog&beers 2005eko uztailaren 8a - Goienkaria 207 - Udako Izarrak 2005eko uz...

Erreferentzia: Goienkariak eta Asteleheneko Goienkariak aipamena jaso dute Europako tokiko prentsaren alorrean - Klik Bikoitza 2006/09/23 16:55:12.363 GMT

...arren urteurrena dela eta 2. Blogs & Beers topaketa antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian. Lehenengoa Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan zen apirilean....

Erreferentzia: B&B 2.0 - Klik Bikoitza 2006/09/23 19:58:57.679 GMT

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak