Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/24 13:57:32.618 GMT+2

http://www.camarabilbao.com lotsagarria benetan!

Librezaleko foroan jakin dut honen berri. Bilboko Merkataritza Ganbararen webgunea Internet Explorer bakarrik ikus daiteke. Lotsagarria benetan! Oraindik ere badaude Explorer soilik web guneak egiten dituzten diseinugileak. Ikusi izan ditut web gune batzutan Explorer mabigatzailearekin hobetu ikusten dela esaten duten oharrak edo zure nabigatzailea kontuan harturik birbideratzeak propio garatutako gunera, baina gaur ikusi dudana SUTAN JARRI NAU! Zer motatako merkataritza egin nahi dute hauek erabiltzaileei mugak eta oztopoak jartzen? Orriaren kodea ikusi (edonork egin dezake nabikatzailean Ikusi menuan Orriaren iturburua aukeran sakatuta) dut eta JavaScript programa batekin egin dut topo. Nabigatzaileak markuak eduki ezkero gunea erakusten du bestela hurrengo mezua agertuko da eta Explorer deskargatzeko lotura ematen du:

*Estas páginas han sido desarrolladas para Internet Explorer, por lo que usted no las puede ver correctamente con este Navegador.*

Kexa: kexa

Nork: imamon.2005/09/24 13:57:32.618 GMT+2
Etiketak: berri-zakua merkataritzaganbara explorer camarabilbao informatika bateragarritasuna diseinua kexa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba bai akats haunditxoa irudikatzen zait.

Nork: Felix Gerenabarrena.2005/09/26 19:43:21.862 GMT+2
www.euskonomia.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak