Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/09/23 21:00:28.568 GMT+2

iPod Bra

Aspertuta zaude zure geek mutil lagunak ez dizulako kasurik egiten? Berarekin hitz egiten duzunean bere blogeko sarreretaz bakarrik hitz egiten dizu? Zurekin baino PSPko azken jokorekin gozatzen du?

Bada ordua gauzak argi uzteko! Hitz egin berarekin eta esaiozu gauzak ezin dutela horrela jarraitu. Edo bestela iPod itxura duen bularretakoa eros dezakezu. The Litte Hedgehog blogaren arabera aberats izateko aukera emango dien artikulua asmatu dute: iPodbra du izana eta Applen MP3 irakurgailu arrakastatsuaren kolore eta gurpil eragilea izango lituzken bularretakoa da. iPod-arekin lotura duten gauza arraro ugari kusi ditut, hotza ekiditeko angorako jertseak, erlaxatzeko besaulkia edo urrezko kaxa, baina argi dago hau broma bat dela.

Nork: imamon.2005/09/23 21:00:28.568 GMT+2
Etiketak: berri-zakua apple teknologia ipod geek informatika diseinua txantxa bra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak