Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/21 09:42:16.754 GMT+2

SPIP euskaraz

internet&euskadi elkarteko boluntarioek hainbat egunkariek - haien barne Frantziako Le Monde Diplomatique erabiltzen duten SPIP Interneten egunkariak argitaratzeko erabiltzen den softwarearen euskarazko lokalizazioa bukatu dute. Bere erabilpen erraztasuna eta doakotasunari esker mundu osoko talde eta elkarteek erabiltzen dute, Iparralden bereziki. Minirézo internauta frantsesen taldeak garatu zuen SPIP, Interneten argitaratzeko sistema independiente eta askea izateko helburuarekin. SPIP izena "Interneterako Argitarapen Sistema"-ren siglei frantsesez dagokio. Programa hau dohainik erabil daiteke GPL lizentziapean, edozein webgunean - nahiz eta irabazi-asmoa izan - erabil daiteke. Bere instalazioak PHP zerbitzaria eta MySQL datu baseak behar ditu.

SPIP 20 hizkuntzetara itzuli da, haien barne okzitaniera, gaskoia, gaztelera, galizera eta katalana. Hemendik aurrera, euskara izango da zerrenda honetan ere. Osina Talde Ekologista eta Ermua Libertario lehendik SPIP erabiltzen zutenak, euskaraz erabili ahal izango dute aurrerantzean.

Nork: imamon.2005/06/21 09:42:16.754 GMT+2
Etiketak: euskaraz librea spip software | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...go dela aurrerantzean. Aldaketaren arrazoia Behin Luistxok esan zidan blogean idatzi nuen SPIP euskaraz sarrera Sustatun atera zutela kopyleftatuta.

Erreferentzia: Llizentzia aldaketa - Klik Bikoitza 2006/09/23 16:11:15.242 GMT

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak