Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/29 23:37:29.057 GMT+2

Kode askeko garagardoa

Danimarkar artista batzuk Vores oel ("Gure garagardoa" danieraz) guarana duen garagardo bat sortu dute. Superplex du izena taldeak eta lan interesgarri batzuk dituzte. Kode irekiko lehen garagardoa sortu dute oraingoan. Garagardoa egiteko errezeta tradizional bati guarana gehitu diote (energia puntu bat emateko). Errezeta Creative Commons lizentziapean dado, Share Alike lizentzia batekin alegia. Esaten dutenez, oraindik ez da banatzen, baina hau irakurtzen duzunerako lehen produkzioa prest edukiko dute. Enpresa edo partikularrek ekoiztu dezakete, beti ere lizentzia errespetatuz.

Nork: Imamon.2005/05/29 23:37:29.057 GMT+2
Etiketak: berri-zakua garagardoa cc kode vores voresoel oel askea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bapo txo! noz probako juau? Guarana hartute gazak aurretik sendabelar modure ta baitta gaba osue dantzan pasa be. Pasadie izango zuan alkoholan tasie bajako bajuken odoletan. Baster guztixetan kultibauko geunken. Larritxo eskaketie ez tok?

Nork: garagar-tza.2005/06/03 23:58:43.649 GMT+2

Errore tipografiko batzuk direla eta gaizki ulertu bat egon da. Artikulua berriz editatu dut. Lehengo artikuluan esaten zen: Esaten dutenez, orain ez da banatzen, baina hau irakurtzen duzunerako lehen produkzioa prest edukiko dut. Artikulu editatuan berriz: Esaten dutenez, oraindik ez da banatzen, baina hau irakurtzen duzunerako lehen produkzioa prest edukiko dute.

Gaizki ulertua dela eta goiko erantzunean garagar-tzak ulertu du Klik Bikoitza blogean idazten duen blogariak Kode irekiko garagardoa ekoizten hari zela. Sentitzen dut garagar-tza, baina ez dut garagardoa ekoiztu eta ez daukat ekoizteko asmorik. Errezeta hemen dago. Nahi izan ezkero zuk ekoiztu dezakezu errezeta jarraituz.

Barkatu eragozpenak! :-(

Nork: Blogmaster.2005/06/04 19:17:12.570 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak